inprimatu
Alarguntsaren bertsuak
Izenburua:
Alarguntsaren bertsuak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
944.zk.
Orrialdea:
5

Alarguntsaren bertsuak

 

 1

 

 Aitak eman nau zahar bati,

 Gelan eri baitago beti.

 Nahi luke jan ahuñaki,

 Maite omen baitu biziki.

 

 2

 

 Ahuntza salgei Petribaitan:

 Erosi dut hiru sosetan.

 Ez da gazte-gaztea, bainan

 Gostu on izanen du salsan.

 

 3

 

 Ahuña-merkatu eginik,

 Etxera heldu nintzelarik,

 Auzoak hor zauden bildurik,

 Bisaia nigarrez hanturik.

 

 4

 

 - Ah! gaixoa, erran daut Marik,

 Bihotz-min gaitza behar dun hik:

 Ez dun gehiago senharrik!

 Pausatu dun, ez din ordurik!

 

 5

 

 Auzokoek egin bezate

 Intziri bezenbat nigarte:

 Dolamenetan ar bedite

 Bihar arte, on bazaiote.

 

 6

 

 Ni banoazu berehala

 Elizan belaunikatzera,

 San Matiasen oinetara

 Neure eskerren bihurtzera!

 

 7

 

 San Matiasi esker mila

 Ezagutzaz diozkatala,

 Zer eginen dut ahunzkia,

 Hiru soseko azpikia?

 

 8

 

 Ziloaren egileari

 Emanen diot ehortzsari,

 Egin dezon, otoi, hilari

 Ahal bezain barna hil-harri!

 

 9

 

 Ez banintz auzoen ahalke,

 Berehala has nindaiteke

 Jauzika, dantzan, su eta ke,

 Zeinu-joilea dantzakide!


inprimatu