inprimatu
Emazte arruntaren koplak
Izenburua:
Emazte arruntaren koplak
Sinadura:
Itxaro Borda
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
25

Emazte arruntaren koplak

 

 

 Bizpahiru koplekin eginen dut junta.

 Zeronek ikusteko bertsoaren munta

 Utz nezazu gauza bat dezazudan kunda:

 Nolatan bizitzen den emazte arrunta!

 Oraindikan mintzatzen hasˇ behar duta

 (zeruko jaun handia ezin dut saluta)

 Mila beso berotan badago galduta

 Arrunta izan arren ez ditake puta ...

 Maite duke gizonak apalki diona;

 Hitz erdietan baita bere zoriona,

 Eta harek badegˇ, oˇ, eskurˇ ona

 Ihardets dezake:"bai hauxe da biona!"

 Ohe gain zurietan, beldur hutsa hila,

 Gorputz desbestituan eskua dabila,

 Atsegina uhainka sendˇ du abila

 Musukatzen duela gogortu zakila...

 Baltsa honek azkenik dakar izaria,

 Jakin zazu laguna, hau dozu haria:

 Batek badio"Jesus", besteak "Maria"

 Ixil bedi alauda txori kantaria...

 Ikaran ikusten dut bertute gaztea,

 Erraiten du ez dela ontsa ahanztea

 Nola gertatua zen mundeen hastea

 Bekatu mortaletik sortuz emaztea!

 Bederak badu maite gisako mahaina:

 Uluak uda minez ungarri usaina,

 Guri laket zaˇguzu gizonaren zaina,

 Bere itsaso galgarri ilevien gaina...

 Bertso hauek emanak diren bˇtartean

 mendeak badoatzi mihisen artean;

 Solas gozoz moldatu ditu anartean

 Emazte arrunt batek Herriko partean...

 


inprimatu