inprimatu
Hiltzearen hitzak: hil ezkilaz
Izenburua:
Hiltzearen hitzak: hil ezkilaz
Sinadura:
Auxtin Zamora
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zamora, Auxtin

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
8

Hiltzearen hitzak: hil ezkilaz

 

Auxtin Zamora

 

 SENPERE HERRIAN.

 HIL-HERRI BIDEAN.

 HILTZEAREN HITZAK

 DIRA HIL-EZKILAK

 

 "ni nauzu hiltzea zure suntsizale,

 zaren guziaren lur bilakatzale.

 Ez krizkola neri kaien kurrinkarik,

 ez huia zakurrik neure gibeletik.

 

 Zabiltza oraino lurraren gainean

 xixtuz eta irriz, omore onean,

 eginen dautzut "hau" ohart gabe batez,

 goiz huntan ez bada sarri aratsaldez.

 

 Zaitezen "pelele" edo jauregidun,

 zaitezen bakarrik xinaurri bizidun,

 ezarriko zaitut luze bezain gogor,

 etzanik, hobendun, odol hatsez agor!

 

 Zapartatzen dira zeruko izarrak,

 desegiten ere amodio herrak,

 inguratu duzu zure eremua

 gate xixtadunez, gaixo muņuņua!

 

 Senpere herrian, hotz, ixilik daude

 harri azpikoak, denak buztinkide,

 Zu, lur gainekoa, ez zare ixiltzen

 "zer den berpiztea" duzula galdetzen.

 

 Hazia hila da berriz sortu arte,

 sortu, haunditu, hil... ta berriz haste.

 Zoaz, ahoz gora lur bizi barnera,

 noizbait haur bezala sortuberritzera.

 

 Bi portalet haundi soroen erdian,

 berritz etortzeko bidexka ondoan,

 lau murruxka xuri, zerua teilatu

 hor dut atxikitzen zuretzat SORLEKU "

 


inprimatu