inprimatu
Azken euskalduneri
Izenburua:
Azken euskalduneri
Sinadura:
Manex Pagola
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Pagola, Manex

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1.zk.
Orrialdea:
33

Azken euskalduneri

 

Manex Pagola

 

 Ibar luzeko baserri zaharrerat

 Joanak ginen

 Euskara

 Euskara bakarrik entzuteko

 

 Harat orduko leher egina zen

 Leher egina dena!

 

 Telebixta

 

 Orroaz

 sukaldean.

 

 Aitatxi bera horren aho zilorat bildua,

 Atseginez konkortua,

 Lastozko kadiran ixtapeka

 "Sensationnel-a da 14 juillet aurtengoa"!

 

 Hilortu denez mundua?

 Hala dirudi baserri hortakoak.

 Hilorteak erremediorik ez

 Berehalakoan!

 Noiz ba orduan?

 Negu honek noizko udaberria?

 Ala erroek berek galdua dute bizia?

 

 Erran zautaten behin,

 Bainan ez idatzi!

 (Hatzik ez nahiz utzi?)

 Harritu nintzan

 Suzko opil borobil,

 AZKENEUSKALDUNAK ginela gu!

 

 Azkenak azkenak,

 Eztenak,

 Lehenak, azkenak!

 

 Nor ziren holako igarleak?

 Noren ganik zituzten holako eleak?

 

 Paratu naiz barre min itsusi batean

 Historiaren haize apalari...

 

 Larreak, etxeak, dorreak,

 harresi zahar eta gazteluak

 Arrak eta emeak

 denak,

 zorro haundiz ernalduak

 Eta,

 eta,

 Altxatu ditudan izenak

 Ez baitira hor denak:

 

 Caesar Augustus eta Karlomagno

 Napoleon, Hitler eta Franco...

 Eta hoien ume frango

 (Bai eta gutarteko)

 Mutu bainaiz aipatzeko...

 Aizkorak altxatzen zituzten kalitzak bezala

 Ostiak emaiten ostikoen neurrirat.

 Biluzten deusik eskatzen etzuena

 Eta lehertzen galdeka ari zena.

 Goi manuz ezina

 "Zeru"tiarki alse egina

 

 Eta Euskara, Euskara

 Euskoen kantu-hats lehena

 Heuien txixtu ta danbolina...

 Orai jo duk azkena,

 Lehertzen ari haiz dena!

 

 Ai nere mina

 Bertzeen atsegina...

 

 


inprimatu