inprimatu
Ehun arrazoitik gora ditut ubikuitaterako...
Izenburua:
Ehun arrazoitik gora ditut ubikuitaterako...
Sinadura:
Jose Luis Otamendi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otamendi, Jose Luis

Argitalpena:
Zintzhilik.
Urtea:
1994
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1994-udaberria
Orrialdea:
Separata

 

Jose Luis Otamendi

 

 Ehun arrazoitik gora ditut ubikuitaterako

 eta beti erakutsi behar izaten dut bertan ez egona,

 etengabe frogatu beharra daukat erosketak egiten ari nintzela

 frankotiradoreek amari eman dioteneanosaba eritetxetik ateratzera joana

 naizela,

 ogia banatu duten garaitsuan lo nengoela,

 faszista bilakatu da elurra

 eta faszista bilakatu da adiskidetasuna,

 faszista da uranioaeta herriko kurloiak faszistak dira,souvenirrak bidaltzen

 ditugu setiatzaileen mendietara,

 mutilazio ikusgarriak erakusten dituzte hirietan bildutakoek,

 zirkoko famili argazki batean bezala

 irri egiten dugu nortasun agiri bilatuen ondoan,

 lehertu beharreko kaserna omen da zuen bihotza,

 baina edalontzien ipurdian idatzita dago hurrengo zita,

 simulaziozko larritasuna eta mapan,sabel hiztunak gara ekialdeko

 kanposantuetan,

 hil zaitzaketen eta ahantz zaitzategunerako koartada ona behar dut

 ohar ofiziala izanen da egunaren argitzean bihar.

 


inprimatu