Quosque Tandem glosa
Juanjo Olasagarre
Frantses enpelukatuak"pentsatzen dut, beraz, banaiz" izkiriatu zuenean
Jainkoa paratu zuen guztiaren euskarrieta gizakia morroi.
"Jainkoa da gartzela"esan zuen germaniar eroak
eta tiroz botaeta hil egin zuen Jainkoa.
"Konszientzia da gartzela"
esan zuen Vienako judutarrak
eta areagotu egin zuengogo eta gorputzaren arteko haustura.
"Sistema da gartzela"esan zuen hiesak jota hildako frantsesak
eta munduasikiatriko izugarri zuria zela erakutsi zigun.
"Izana da gartzela"esan zuen germaniar, diotenez naziak,
eta segunduak baino ez zizkigun utzi esku artean.
Barkatu, baina,"denbora bera da gartzela" dio Gil Berak
geroztik zahartzea lekuz aldatzea baino ez da.