inprimatu
Txori bat...
Izenburua:
Txori bat...
Sinadura:
Gernikako amesgaiztoen zaindaria
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gernikako amesgaiztoen zaindaria

Argitalpena:
Zintzhilik.
Urtea:
1994
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1994-udaberria
Orrialdea:
20

Gernikako amesgaiztoen zaindaria

 

 Txori bat

 Txori bi

 zazpi mila txori.

 

 Txori bakoitzeko

 

 Bonba bat

 Bonba bizazpi mila bonba.

 

 Bonba bakoitzeko

 

 Biktima bat

 Biktima biZazpi mila biktima.

 

 Biktima bakoitzeko

 

 Malko batMalko biHamar mila malko.

 

 Malko bakoitzeko

 

 Lore batLore biHamar mila lore.

 

 Eta lore bakoitzeko

 beste lore bat.Eta malko bakoitzeko

 beste malko bat.Eta biktima bakoitzeko

 beste biktima bat.

 

 Lore bakoitzeko

 Oihu bat

 Oihu bi

 Hamar mila oihu.

 Oihu bakoitzeko

 bi oihartzun.

 Oihartzun bakoitzeko

 beste bi oihu.

 Eta oihu bakoitzeko

 mendi bat.

 Eta mendi bakoitzeko

 bi zelai.

 Eta zelai bakoitzeko

 kanposantu hiru.

 

 Eta kanposantu bakoitzeko

 hamaika beso zaintsu, indartsu eta gogor.

 

 Eta beso bakoitzekolagun bat.

 Eta lagun bakoitzeko

 amets bat.

 Eta lagun bakoitzeko

 amets gaizto bat.

 Baina amets bakoitzekoeguzki ilun bat.

 

 Eta amets gaizto bakoitzeko

 eguzki argi bat.

                   Aufidersen

 Biktima bakoitzekobeste biktima bat.

 


inprimatu