inprimatu
Hitzek etzaituzte aipatzen
Izenburua:
Hitzek etzaituzte aipatzen
Sinadura:
J. L. P.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
J. L. P.

Argitalpena:
Zintzhilik.
Urtea:
1992
Argitalpenaren urtea:
Alea:
7.zk.
Orrialdea:
14-15

Ipuina eta ipuin kontalaritza

 

Koldo Amestoy

 

         Gogoratuko duzuen bezala, iazko "ZINTZHILIK"en aurkezpen ekitaldian,

 Koldo Amestoy ipuin kontalaria izan genuen gure artean, fakultatean, bere saio

 ederra guztien aurrean aurkeztu zigularik.

         Hori zela eta, "ZINTZHILIK"eko kideok, Koldoren jatortasunaz piska bat

 abusatuz, bere jardunari buruzko hitz batzuk eskatu genizkion; zertan den ipuin

 kontalaritza, ipuinaren funtzioak, ezaugarriak, e.a... Nola ez, bere

 trebetasuna hitza ederki moldatzea denez, ahoz eman zigun Koldok guzti horren

 berri, kassete-zinta baten bidez. Guk, Iparraldeko doinuaz ornituriko bere

 mintzaira goxo polita gordetzearren, paperera pasatzean bere hitz jarioa ahalik

 eta gehien errespetatzea erabaki dugu. Hortaz, behar beharrezkoa moldatu, eta

 beste ikuturik gabe, hona hemen Koldo Amestoyren jarduna.

 

 Aupalagunok:

         Grabazio hau, lehen lehenik gasteiztarroi agur bero bat Iparraldetik

 emaiteko. Eta gero, ipuinaz hitz egiteko. Hain mundu zabala da ta aberatsa, non

 gauza oso zaila eta luzea da bi hitzez esateko, ipuinen oinarri eta funtzioez,

 dakigunaz behinik behin azaltzeko.

         Ba... esaten da batzutan ipuina amets bat izan dela... ametsak edo

 gertakari berezi, anekdota batzu, jendea batzuk hauen kontatzeari ekin diotela,

 poliki poliki anekdota eta amets hauek, bizitzaren zati edo diren partetik

 eh!... badakizu, bat kontari denean, entzulerik ere badu; eta honek pista bat

 bere erara osatu eta beste bati kontatu eta horrela ibili dira anekdota eta

 ametsok. Ba lehen leheneko historia hori, kontalari bakoitzak bere filosofia

 edo bere iritzia ematen ziolarik, horrela dira ipuin herrikoi hoiek hain

 pisuak, beren filosofia eta guziz osaturik.

         Ipuina, berez, betidanik badoa, betitik urrundik etortzen zaigu, eta

 beti bere garrantzia badu; gaur egun ere hor den filosofia erabilgarria da,

 gizona ez bait da hainbat aldatu. Lehen sekulako gerra eta astakeriak egiten

 ziren, eta gaur, begira, gaur ere betiko gerra eta astakeriak egiten ditugu.

 Nahiz eta inguruko teknika, zientzia ta horiek guziek mogitu diren, gizona beti

 gizon gelditzen da, bere filosofia ere ez da hainbeste aldatu. Beraz,  ipuinak

 ere betiko balio, indar hori dauka, eta horregatik dira erabilgarriak ipuin

 zaharrak nahiz gaurkoak... beno, loturak badira hoien artean.

 

 Zinea,antzerki... itxura asko dugu gure aurrean, eta behar bada galdu egiten

 dugu hor entzuten duguna. Bueno, zuek Hegoaldean harraman gehio daukazue kaleko

 giroarekin, baina hemen Iparraldean (eta Frantzia eta Europako beste toki

 askotan ere) galdua dugu hori piska bat, ahozko harreman hori: jendeak gutxiago

 hitzegiten du, bakoitza bere aldetik doa... zuek ez bezala. Hor bada lan bat

 egiteko, ahozko literatura, tradizioa mantentzea.

         Eta hor kokatzen da baita ipuina: jendea etortzen zaizu entzulera...

 eta gero zuk esana kontatuko du. Funtzioa, beraz, hitza entzutean, entzuleak

 bere baitan bere zinea, bere istorioa ikus eta moldatzea da. Entzuleak behar du

 bere partizipazioa, lan bat egin behar du ipuina osatzeko, hitz hoiekin

 hartzeko poza, edo dena dela. Ipuina izango da barregarria... edo negargarria,

 baina hori entzuleak bere baitan egiten du. Beraz, piska bat hori da, hitzaren

 indarra erakustea, eta hitzaren indarraz jendeak bere baitan gauzak mogitzea.

         Ipuin kontalaritzaren giroa galdua da Euskal Herrian. Behar bada toki

 galdu batzutan egongo dira, baina ez dira mogitzen eta inork ez daki beraietaz.

 Bitxi egiten zait esatea baina kontalari zaharrik Euskal Herrian ez dagoela

 esan behar. Beno, nik espero dut badela, bainan... atera ditazela!. Ni oso

 pozik nintzateke haiekin hitz egiten. Lan asko behar litzateke egin, hoiek

 argira atera, harremanetan sartu, denbora luze hartu, eta poliki poliki

 ohiturazko gauzak edo ipuinak aterako dira. Nik lan horiek guziak erabiltzen

 ditut, mitologia ingurukoak, baserri munduko ohiturak. Behar bada hor ikerketa

 egin behar da.

         Ipuin kontalaritza; nire aldetik lan hunen egiten ari naiz. Iparraldean

 badut zenbait, hamar urte, lan hori egiten, ta Hegoaldean ere frango laster

 hasi bait nintzen, orain nire lanaren erdia hortxe, zuen alde horretan egiten

 dut.

         Hori ta gero, laster, orain dela lau urte edo ezagutu nuen Pello Mari

 Aņorga. Hori oiartzuarra da, ikastolako irakasle egona da. Adiskide bilakatu

 gera eta ipuin kontatzen egiten du orain, gehienbat haurrentzat, ttikientzat;

 orain piska bat gaztetxoentzat lan egiten du, baina helduentzat batere ez

 mementuan. Eta beti bere zirkuito txikietan, bere bidea egiten ari da. Orain

 Eskoriatzako Magisteritza Eskolan ipuinaren saila lantzen du eta horrentzat

 liburuak egiten ditu, eskola ikastoletan ipuin kontatzen ibiltzeaz gain. Beno,

 hau bat.

         Bigarren bat, hau da orain orain hasia dena, ta Eskoriatzako Eskolatik

 pasa den neska... eeeh!, da Lourdes Intxausti... Zein da bere herria?, herri

 hori... gazta ona egiten bait da hor... ba Gasteiztik Beasaingo bidean Umm!,

 bueno, zuek ezagutuko duzue gazta on hori. Herri hortakoa da eta ipuin

 kontatzen ari da ttiki-ttikientzat, ama-eskola edo eskolaurrean. Bueno, bere

 bidea hasi du, ipuin kontatu nahi du, behar bada ez profesional hasieran, baina

 bueno, bide hortatik doa.

         Beraz hor hiru bagera, bakoitza bere esperientzia daramala.

 Inportanteena egitea da, ipuinaren inguruko lana, ta kontatzea, ta kontatzea ta

 kontatzea... Hortik sortuko da, nire ustez, ipuiaren giroa, eta baita ere pista

 berri bat Euskal Herriko ahozko literaturan, bertsolaritzarekin eta

 kantagintzarekin batera bere garrantzia hartuko duena... edo ez!

 

 Lanhori aurrera eramateko, sortu dut orain dela lau urte Iparraldeko Hazparne

 herrian ipuin kontalarien festibala, udazkena aldean. Iaz laugarren aldikoz,

 Beņat Axiari deitzen den kantari batekin, biok espektakulo handi bat egin eta

 eman dugu euskeraz. Pello Mari eta Lourdes ere hor izan dira, eta egin dute

 euskeraz baita. Baina beste guztiak frantsesez izan dira, mundu zabaletik

 etorritakoak: Afrika eta Libano eta... Hori da gauza, munduko herrietako, eta

 Frantziako beste herrietakoak ere bai —hor izango dira Poitou eta Okzitania

 aldeko bi kontalari— kontalariak bildu; topaketa bat bezala Frantzian asko

 tokitan egiten da, eta nik holako batzutan ere parte hartzen dut. Oso

 interesgarria da gure arteko... nola esan... familia bat bezalako hori elkartu,

 oso ondo konpontzen gara, eta gauzak egiten dira, ta anaitasun handienean.

         Horri jarraipen bat emaiteko, alde batetik, Iparraldeko eta Euskal

 Herriko jendeak jakin dezan ipuin kontalaritza zer den, jende hori zein den;

 eta bigarrenekorik, ipuingintzari indar bat emaiteko Euskal Herrian montatu

 nuen hori. Eta gertatzen da Hazparneko Udaletxeak eta kontseilari batzuk hori

 oso ondo, ikusten zutela, eta Hazparnek bere festibala behar zuela. Hori

 montatu, jendea badatorrela ikusi eta oso giro berezia eta polita dagoela hor

 aldiro. Beraz, hona zuentzat beste gonbida bat, eh?

 

 Nikipuinaren mundua esaten dut,... hor sartzen zara piska bat apaiz edo monja

 bat bere apaiz edo monja bidean sartzen den bezala. Bueno, ez dakit bizi

 guzirako izango den bainan. Hain mundu zabala, aberats eta emankorra da... eta

 librea da, eta ibiltzen zara munduan bidaiak egiten lasi lasi, eta beti ipuin

 kontatzen.

         Ipuinak badu halako... gizatasunarentzat gauza baikorra izaten denaren

 ikuttua edo. Guttitan ikusten da ipui bat txarra edo, gaixtoa, arraza edo jende

 batzuren kontrakoa edo, beti da baikorra. Herri bakotxak, kolore, mundu eta

 arraza bakotxak badauka bere gauza ona, eta hori agertzen da ipuian.

         Sozial mailan ere sekulako indarra du ipuinak. Teknikak hor azaltzen

 dira, nola egiten den ogia, maindirek egiteko linua... Afrikan oso erabilia da

 sexua, gizon eta emaztearen arteko harremanak eta horiek esplikatzeko haurrei,

 ez?. Medikuntzan ere erabiltzen dute, ipuinak baduela zerbait diote, piska bat

 musikaterapia bezalakoa, egiten ahal da eta egiten da antzeko zerbait, eta uste

 dut lan batzuk seriosa egiten direla alde hortatik.

         Asko ibiltzen da baita Naturaren inguruan; Orain erabiltzen den iritzi

 ekologikoa, badakizu?. Ba, ipuina ekologiaren aldekoa da. Egia da loreak,

 landareak, abereak eta horiek guziak asko aipatzen direla, eta ipuien bidez

 dakigula, manera berezi batez, zergatik sortu zen eh!, ez dakit nik, artoa

 adibidez, edo nolaz egiten diren hodeiak, zergatik hontzak daukan burua piska

 bat tarotua edo, zabal zabala eta bere sorbaldetan sartuta. Zergatik erbiak

 horrelako belarri luzeak dituen, eta horiek guziak esplikatzen dira ipuien

 bitartez. Bueno, je!, esan behar dut behar bada ez direla egiak, baina manera

 batez, gauzak aurkeztuak dira.

 

 Ipuinkontalaritzan behar da zuhur izan. Badakizu, kontalariz kontalari, ahoz

 aho ibili bada ipuina, mundu guzian gaindi, egia da nik kontatzen dudan ipuin

 bat —herri egilearena— uste nuela Euskal Herriko gauza zela; konturatu naiz,

 eta aurkitu dut gero Japoniako ipuin herrikoi bat zela ere, eta Tibeteko

 herriko ipui ere bai. Beraz, horiek guziak mundu guzian ibiliak dira ta, guk

 uste dugularik orain dagoela holako harreman eta komunikazio errextasuna, eta

 laster egiten direla gauzak, ba bai, egia da, baino lehen ere komunikazioa

 martxan zegoela, eta pasatzen zirela gauzak, eta orain zenbait mende lasai

 lasai ibiltzen zirela, hori ere esan behar da. Nahiz ata kanpoko jende asko

 sartu bortxaz, ekartzen zituzten ipuin eta gauza batzuk, edo hemengo hara

 joaten zela, han ere gauzak ikasten, eta orain baino behar bada gauza gelditu

 da herrien arteko harreman hoietan.

         Orain, egunero, nahi dugunean ttak, eta hortxe laister ditugu berriak,

 edo ematen ahal ditugu ere bai. Baina oso efimeroak dira, oso laister desegiten

 dira berri hoiek. Aldiz, lehenagoko haiek, behar bada zailago izan da ipuin edo

 gertakariak biltzea, baina egon dira eta orain arte hemen ditugu liburuetan,

 eta noizbait bilduak dira ipuin, kondaira eta anekdota hoiek. Beraz, mundu

 guziko erresuma, arraza eta herri guzietatik pasatu eta gero, segur da ipuin

 bakotxak baduela halako filosofia bat, zuhurtzia bat, eta munduko zuhurtzia

 eramaten duela berarekin, eta zuhurtzia hori kontalariak bereganatzen duela

 bere gauzatxoa emanaz, eta hala ere gauzak aldatu gabe, holako filosofia hori

 korritzen da, ibiltzen da.

         Bueno, beste medioek ere badituzte holako gauzak: irrati eta idazle eta

 horiek ere badituzte zuhurtzian beren gauzak, baina ipuinak hainbeste... nola

 esan, hainbeste erabilia da, non halako esku tresna zahar batek (haitzurra edo

 antzeko tresna askok) hartzen duen legun edo goxotasun hori bezala, ipuinak ere

 hori badauka. Eta dut hori, gaurko gure mendean ezagutzen dugun gure

 ingurumenean, jendeen eta gizontasun hori, momentuan eta azken urte hauetan

 eskas eta faltan dugun hori ipuinak piska bat osatzen laguntzen ahal gaituela,

 gizakiaren geroan itxaropena izaten, baiezkoa behar dugula zuhurtzia hori.

         Bueno, jendeak sinisten duenean halako sineste edo erligione edo Jainko

 batean, hortik zerbait ikasten du. Ipuiak ere badu erligione edo sinesteen

 ikuttu gabe beste zuhurtzia bat, pasa arazten duena eta jendearen artean on

 egiten duena.

 

 Hemenberaz, filosofia piska bat eta hitz asko. Behar bada elkartuko gara, eta

 ahal bada jarraituko dugu hizketaldi hau. Harartean, bueno, besarkatzen

 zaituztet, musuk deneri eta agur bat, hemen Iparraldetik. Agur

 

 


inprimatu