inprimatu
Zure zain
Izenburua:
Zure zain
Sinadura:
Xabier Azkue
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Azkue, Xabier

Argitalpena:
Zintzhilik.
Urtea:
1992
Argitalpenaren urtea:
Alea:
7.zk.
Orrialdea:
11-13

Hitzek etzaituzte aipatzen

 

J. L. P.

 

BAT

edo

BELDURRA DEITUTAKO ZERBAIT

 

     eta memoria ororen zelai bakartienak ezabatuz

 estutu eta gastatutako zure abrigo mingotsaren berotasun

 1 malenkoniotsu

         eta

 2 boteretsuan sortu dira

 baratza goxoetako erle eta almendrondo

 1.1 dardarti

     eta

 2.1 beltzak, eta beraien uda ulergaitzan

 bakarrik egoten da atzaparrez zulatutako denboraren

 dama lepraduna — zenbakien krudeltasunaz (ikus 1 eta 2.1 adibidez)

 egun tristeenak bordatzen, panpin dardarti eta beltzak eginez.

 

BI

edo

BESTERIK GABE, AGUR

 

     eta memoria ororen kristalezko zelaiak ezabatuz

 marroitu eta harriztutako zure lurrunezko abrigoaren berotasun

 zurbil eta bigunean sortu dira hortentsietarako erle

 eta ibai ustelak. Zer nahi duzu,

 jadanik lorrontziak itsaso txikien hilerri bilakatu dira

 eta haurtzaroko kometak dorre zulatuak parkeetan.

 Baina esan nizun, Jules Verne-k Harlemgo emakumeak

 besarkatzen zituela ohea beti beroa aurkitzeko

 eta kiskaliak zeudela Modigliani-k pintaturiko biluzien zelai eta aurpegiak.

 Oh my God!

 badakit nik baino mutil ausartagoak daudela eta

 ikaratu ere egiten naizela besotik heltzen didazunean,

 etzazula ordea good bye, good bye esan

 "ez duzu argi hitzegiten" baizik;

 badakit, baina ez izan beldurrik: hau da nere benetako bidea.

 

 


inprimatu