inprimatu
Ene bisitariari (Saforen ahoz)
Izenburua:
Ene bisitariari (Saforen ahoz)
Sinadura:
Marijose Kerejeta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Kerejeta, Maria Jose

Argitalpena:
Zintzhilik.
Urtea:
1991
Argitalpenaren urtea:
Alea:
6.zk.
Orrialdea:
Separata

 

Ene bisitariari (Saforen ahoz)

 

Marijose Kerejeta

 

 Zatoz berriro nigana, galdu hori,

 basa-piztien begiekin, zatoz ilean haizea duzula.

 Hurbil zaitez berriro, animlia eder baten antzera,

 zure mutiko-ezpainetan ezti gertatuko diren

 hitz lizunak neri belarrira esatera.

 Zuhaitzez haraindi gaua erortzean,

 udaren azken amiltzea balitz bezala,

 eta airea lokatza bezain lodi izango denean

 amorratuaren modura besarkatu nahi zaitut

 eta zure estatua-gorputza gupidarik gabe arakatu

 eta zure gorputzeko gune bero eta lokartuak ferekatu

 eta zuganaino igo arrastaka, galdu arte,

 gizonek, erositako gorputzei esan ohi dieten

 hitz berberak murmurikatuz.

 

 Barkatu, agian beste zerbait esan behar nizun lehendabizi,

 —agian erotzeraino deiso zaitut,

 haur batek kutxa itxi bat desio duen gisa—

 eta gero,. laztantzen zaitudan bitartean, eta zuk

 —ez nigatik— irribarre bat ezpainetan duzula,

 pentsatu, une labur batez besterik ez bada ere,

 agian arrazoi duzula, agian amodioak

 faltsua izan behar duela beti

 edota traketsa, madarikatua izan nahi ez badu.

 

 Ene bisitariari:Marijose Kerejeta, Ezezagun baten koadernoa; GK, Donostia,

 1988.

 

 


inprimatu