inprimatu
Heriotzaren aurka
Izenburua:
Heriotzaren aurka
Sinadura:
C. V. Catullus
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Joseba Sarrionandia)
Egilea(k):
Sarrionandia, Joseba

C. V. Catullus

Argitalpena:
Zintzhilik.
Urtea:
1991
Argitalpenaren urtea:
Alea:
6.zk.
Orrialdea:
Separata

 

Heriotzaren aurka

 

C. V. Catullus

 

Euskaratzailea: J.Sarrionandia

 

 Bizi gaitezen, ene Lesbia, eta maitatu

 Eta zahar bihozgogorren esamesek

 Zentimorik ere balio ez dutela pentsa dezagun.

 Eguzkia hil daiteke, eta berriz sortu;

 Guk, gure argi laburra itzal dadinean,

 Betirako gaua lo eman beharko dugu.

 Emaidazuz, bada, mila mosu eta gero ehun,

 Eta, finean, mila asko gehitutakoan

 Nahas dezagun kondua, ez ditzagun zenbatu,

 Mosuak hainbeste izan direla jakinda

 Enbidiatsuek kalterik egin ez diezaguten.

 

 Heriotzaren aurka:Joseba Sarrionandia, íbidem;. J. S.ak euskaratua.

 

 


inprimatu