inprimatu
Carpe diem
Izenburua:
Carpe diem
Sinadura:
Q. Horatius Flaccus
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Joseba Sarrionandia)
Egilea(k):
Sarrionandia, Joseba
Horazio Flako, Kintio

Argitalpena:
Zintzhilik.
Urtea:
1991
Argitalpenaren urtea:
Alea:
6.zk.
Orrialdea:
Separata

 

Carpe diem

 

Q. Horatius Flaccus

 

Euskaratzailea: J. Sarrionandia

 

 Orri bildumatxo au Gasteizko Filologi eta geografia eta Historiako Fkultatean,

 euskal Jaia zela eta, Arantzazu Loidi eta Gerardo Markuletak burutu zutren

 poema errezitalerako izan zen paratua. ze da copyrigth-ik.

         Gasteizen, 1991.eko Uratrrilaren 16an, pertsiar Golkoko balizko

 gerratearen bezperan.

 

 Ez zaitez saia; Leuconoe,

 Jainkoek ezarri diguten etorkizuna

 Asmatzen, debekaturik dago, ez itzazu

 Babiloniar numeroak kontsulta.

 Hobe da datorrena onartzea!

 Nahiz eta Jupiterrek negu asko eman,

 Nahiz eta hauxe izan azkena,

 Tirreno itsasoa oraintxe arroketan

 Haustera darabilena. Ez zaitez

 eroa zian. Edan ezazu zeure ardaua.

 Eta egoki ezazu esperantza luzea

 Zure bizitzaren espazio laburrera.

 Mintzo garen artean, ihes doa denbora.

 Bizi ezazu gaurko eguna. Harrapa ezazu,

 eta ez zaitez balizko biharraz fida.

 

 Carpe diem: Joseba Sarrionandia, Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak;

 Pamiela, Iruņea, 1985. J.S.ak euskaratua.

 

 


inprimatu