Lou Oņederra
Balkoira irten naiz bizitzaren zentzuaz irakurtzen ari
naizen liburutik atseden hartzeko
balkoira irten naiz eta eguzkia jarri zait ezkerreko
belarrian eta sentitu dudan beroak gogoraerazi dit
zure musu galduren bat eta ametsetan asmatu dut
musu ematen zenidala ezkerreko belarriaren atzean
Hau, hau ere, zuri idazten dizut beste gauza asko
idazten dizkizudan, pentsatzen eta isilka esaten
dizkizudan bezala
Kantatu egingo nizkizuke
zarela
eta zentzugabekeriaren erdian aurkitu garela
ospatzeko