inprimatu
Euskaldun izateko...
Izenburua:
Euskaldun izateko...
Sinadura:
Agurtzane
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Agurtzane

Argitalpena:
Zintzhilik.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
5.zk.
Orrialdea:
44

Agurtzane

 

 Euskaldun izateko

 behar den guztia

 euskera egin eta

 bera indartzia

 Euskadi dugu lurra

 euskera eguzkia,

 manten dezagun garbi

 beraren argia.

 

 Euskal Herrian gu bizi gara

 hemen guztiok elkarturik,

 Euskara gabe guk ez daukagu

 inora joaterik.

 Euskal Herrian euskera gabe

 ez dago inongo bizirik,

 Euskaldunontzat euskera baino

 ez dago gauza hoberik.

 

 Euskal Herriko maitea

 zaude oso lasai

 horrela egon behar zara

 beti poz eta alai

 Ez dizut inoiz zuri

 triste ikusi nahi.

 Triste baldin bazaude

 ezin dugu jarrai.

 

 


inprimatu