inprimatu
Urteak ezpatak bezala
Izenburua:
Urteak ezpatak bezala
Sinadura:
Mario
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mario

Argitalpena:
Zintzhilik.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3.zk.
Orrialdea:
25

Urteak ezpatak bezala

 

Mario

 

     Ez du ezertarako balio

 gau ilunean aritzeak;

 are gutxiago

 gau horretan

 galtzea delarik bide gozo-gazia.

 Ez du inolaz ere merezi

 gaua bera ere

 errekuperaezina

 gerta ezkero.

 

 ...Eta jakin

 neure desio guztiak ez direla

 ezinaren baimenezkoa baino.

           ...Eta jakin

 ez dagoela une zoriontsua ulertzerik

 iraganaren sentzuaz ez bada.

           ...Eta jakin

 zertxobait jakingo dudala bihar bizitzaz

 izango naizela piska bat gutxiago.

           ...Eta ezin jakin zergaitik!

 

 


inprimatu