inprimatu
Otoi, adiskide...!
Izenburua:
Otoi, adiskide...!
Sinadura:
Arana Ezpeleta, Juan (Loramendi, Bedoña)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arana, Juan

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
V
Orrialdea:
239-240

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


¡Otoi, adiskide...!

 

Loramendi

 

 Ill intzan Ill i ere...! Eraman induten...

 ire itzalak ordea ni baitan dik lurmen...

 

 Eta abia bai intzan

 laño ta eurite...

 beste alde ortan

 bai al duk aterpe...?

 

 Sukarretan aittu zan Uda, jaun gorria

 otzikaran utzirik seme negartia...

 Aurrari pa eta pa!... sukaldean ama

 min-ariaz ari da josten min-oiala...

 

 -Esan, ama, esan:

 non degu aitatxo...?

 Aspaldi jun baitzan,

 laister da itzuliko...?-

 

 Sutu zaio amari malkoz aurpegia

 ta alderaka ustutzen da biotz-intziria...

 

 Lotzen du besoetan laztanka umetxoa

 ta ixillean txukatuz begi-jarioa,

 -Zer diozu, seme:

 non degun aitatxo...?

 Aitatxo, bai... ! zure

 Aberrian dago...!

 Ta artean txikiari eskua altxaturik

 -antxe goyan-diotsa-bitxiz buresturik...

 

 Geroztik iñork aitaz galdetzen badio,

 belaxen eskutxoaz aurrak darantzuio.

 Ta aingeru batek itaz bai zidak gaur esan

 nigandik aldatzean noruntza jo uan...

 Otoi, adixkide,

 otoi, nere alde...!

 


inprimatu