inprimatu
Desioa
Izenburua:
Desioa
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zintzhilik.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1986-abendua
Orrialdea:
10

Desioa

 

 Ba datoz.

 Gertu sentitzen ditut.

 Ia ia bere hatsa

 senti dezaket.

 Bai, badatoz.

 Ikustezinak,

 boteretsuak eta garratzak;

 sentiduak hunkitzen dituen

 sotiltasun hilkor batez.

 Gauerdiko mamuak

 eta sorginak beren eskobetan

 bezala airean zehar

 irristatzen dira,

 iztupaz inguratuta dagoen

 sentimendu bat bezala.

 Beren presentzia

 nabaritzen dut.

 Inguratu eta so egiten didatela

 uste dut;

 baina ezin ditut ikusi

 gorpuzgabeak bait dira.

 Agian, haietakoren bat

 nere luma gainean dago.

 Bukaezinezko beldurra

 sentitzen dut:

 Baina zer da rnamu hauek

 benetan nahi dutena?

 Nere idazkera

 orain dela une bat baino

 geldiagoa da,

 eta ikusmena

 geroz eta zitalagoa da.

 Poliki, poliki

 ahultzen noa.

 Indarra galtzen ari naiz,

 mareoak gero eta sarriago

 sentitzen ditut.

 Ene Jaungoikoa!!

 haiek dira!, haiek dira!

 nire gorputzeko

 energia xurgatzen ari zaizkit.

 Ahaleginak egiten ditut

 behin eta berriz.

 Alperrik da,

 ezin diet irabazi.

 Ikusmena lainotu zait

 eta bat batean ikusten ditut.

 Harrigarria!

 DESIOAREN SEMEAK DIRA!

 

 


inprimatu