inprimatu
Galduta hago
Izenburua:
Galduta hago
Sinadura:
Mariola
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mariola

Argitalpena:
Zintzhilik.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1986-udaberria
Orrialdea:
19

Galduta hago

 

Mariola

 

 Ezhenkien ezetzik esaten, beharko ikasi! zapaldua izatea nahi ez badek, ezetz

 esan edo pelota bat bezala ibiliko haiz, jendeak nola eta nondik nahi, hi hala

 eta handik, batetik bestera kolpeen eta bultzakaden indarrez.

         Baina ez, ez dek ikasi ezetzik esaten.

         Deneri laguntzeke prest, inoren eskerrik jasotzeke esperantzarik gabe.

 Egiaren laguna haugu, egi hau defendatzeko asmoz salaketa bat, baina inorentzat

 ez dek erosoa etxeko trapu zaharrak kalean astintzea, eta zapaldu egin haute.

         Hala ere berriz zutitu haiz, eskua luzatu dek, lehen laguntza

 eskeintzeko bezala, orain eske eta besoa moztu diate, eta besoarekin batera

 munduarengan ipinia heukan esperantza.

         Baina ez dek etsitzen.

         Munduaz huen ideia egiaztatu nahi dek.

         Maitasunaren bila hoa, gorrotoaren bideetan zehar, baina inork ez dik

 ezagutzen, aspaldi urrundu zela hemendik ziote.

         Mundu honetan askatasun bila hoa, ez zegok askatasunarentzat lekurik,

 ez zegok honentzat etxerik, herrian hasi haiz etxe zuri bat eraikitzen

 berarentzat baina erori egin dek, ez zeukak zutaberik.

         Heure barnean sortu nahi izan duk askatasunarentzat ahabi bat, lasto

 goxozko ahabirik ezin izan dek egin, izotzezko ahabi bat sortu ahal izan diok,

 baina askatasunak bero falta somatu dik, bere inguruan berotasuna behar dik,

 azkenik izozturik hil dek.

         Ez dek ikusten, argi zuri izpirik, esperantza argirik, baina ez dek

 ezetzik esaten ikasi.

         Haizea eskatu diate, heuk eman eta ito egin haiz.

 

 


inprimatu