inprimatu
Zaren bezela maite zaitut...
Izenburua:
Zaren bezela maite zaitut...
Sinadura:
Jaione
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jaione

Argitalpena:
Zintzhilik.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1986-udaberria
Orrialdea:
9

J. R. E.

 

 Zeran bezela maite zaitut

 nahiz eta askotan zaila izan.

 Urte gutxi dira zure gorapenarena

 bainan urte asko damakizu gure ondoan.

 Ezagutu, betidanik

 hitzegin, berdin

 egia esan da

 baztertuta ere.

 Gaitzaren zauriak oraindik hor

 bainan pixkanaka sendatuz

 aurrera zoaz.

 Nork esan zuen hilik zeundela?

 Zu, EUSKARA maitea, gurekin zaude,

 gure bizitzaren funtsezko partaidea zera

 eta oraindik, bizi-bizia.

 Urte askotako

 iraun dezan, gure hizkuntza garbia.

 Gurea, bai, euskara.

 

 Haizearen hotsak dakar zure negarra

 neguaren hotzak baztertzen.

 Elurraren zuritasunak estaltzen

 bainan eguzkiaren printzeek sorrarazten.

 

 


inprimatu