inprimatu
Zerua urdin...
Izenburua:
Zerua urdin...
Sinadura:
Jaione
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jaione

Argitalpena:
Zintzhilik.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1986-udaberria
Orrialdea:
8

J. R. E.

 

 Zerua urdin

 begirada goibel

 eguna ilun

 aurpegia zimel.

 Bakardadea ondoan

 zu zirikatzen.

 Lagun bat, hortxe dator,

 salbatuta zaude!

 Mundua politago ikusten delako

 norbait lagun bezela duzunean.

 Irribarre alaitsua,

 bihotza lasai.

 Agur bakardadea,

 kaixo lagun maitea.

 

 Elizaren dorrea, udaletxea ondoan

 plaza zahar bainan garbia.

 Etxe txiki, handi, zahar ala berri

 loreak ere parketan ikusiz.

 Jende gutxi edo ugari

 zahar ala gazte,

 denak herrian gora eta behera

 kaleetan zehar.

 Bizitasuna nabari ala ez

 denok gure herria maite dugu.

 Txiki edo handi,

 bainan denak maitagarri.

 

 


inprimatu