inprimatu
Nor eta zer naizen?...
Izenburua:
Nor eta zer naizen?...
Sinadura:
Arana Ezpeleta, Juan (Loramendi, Bedoña)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arana, Juan

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
V
Orrialdea:
254-256

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Nor eta zer naizen...?

 

Loramendi

 

 «Nai bat argitu dezu

 Nere aitzinean

 Jazartzen zaizkidan

 Etsaien aurran.

 

 Burua gaimelez

 Igortzi didazu,

 Ta nere ontzia

 Bai dala gozatu!

 

 (XXII'garren Eresia)

 

 Ene ama maiteari Meza-Berri egunerako

 

 Oi ama, oi ene ama nerea,

 nor eta zer naizen?...

 Oi ama, benetan, zure semea

 ez daki iñork zer den!

 

 Itzali zazu, ortzea, gar-gezitze ori.

 Gallurretik ondarrera su-gurdia irauli.

 Lur-zale zabiltzatenok, begi biak itxi.

 Jaungoikoaz beste danak nigan auspez yautsi...

 

 Oroen buru bainago

 Jainkoa eskutan.

 Nere alari etzaio

 muga bat ere eman

 

 Ots, Andra Mari berbera

 ni aiña bai ote?...

 Ta Ama gozo au ezpada

 nor gero litzake?...

 

 Oi ama, oi ene ama nerea,

 zer eta nor naizen?...

 Oi ama, benetan, zure semea

 ez daki iñork zer den!

 

 Ene gogora dagokit zeru-goi osoa:

 ola dagiet-ta bertatik, ogi eta ardoa

 ez dira ogi, ez ardo, baizik Jaungoikoa,

 itxuretan beste arren, dan bezelako.

 

 Au bai zentzuen gezurra,

 egi uts-zurra ustez:

 me, zuriño ogi-apurra...

 baiña ogirik ez!

 

 Ontzian ere ardoa.

 Begi biak: «ardo».

 Itz batzuk zaizkit naikoa.

 gezurtatzeko oro...

 

 Oi ama, oi ene ama nerea,

 zer eta nor naizen?...

 Oi ama, benetan, zure semea

 ez daki iñork zer den!

 

 Mirake zintzoenik dut Goiko Jaun aundia:

 dei orduko, nere eskutan, da bere aulkia...

 Emen dago ogi eta ardo-antzez estalia,

 sukarrez, orde, mamian maitasun-zauria...

 

 Oi, al'baleza gizonak

 nolapait gaur esan,

 Jainkoaren esku onak

 zenbat egin didan!...

 

 Kanta bezaio, bai kanta

 biotz onek beti!

 Ekeratik orrobira

 Aintza, Jauna, zuri...!

 

 Oi ama, oi ene ama nerea,

 nor eta zer naizen?...

 Oi ama, benetan, zure semea

 ez daki iñork zer den...!

 Jaun onek egin zezaken, gogo-ta ez beste,

 izar-morkak zitezela beste orrenbeste.

 Egin zitzaken lurreko suts-ondarrak, urre...

 Bere alaren aldean fitsik ere ez dire.

 

 Baiño, arren, Jauna, barka,

 zure esku ioria

 nigan zearo ustu da,

 gain baitit neurria.

 

 Bein, Jauna, egin banauzu

 gizon loi-apurrez,

 egiten ere zaitut zu

 ogi, ardo ta itzez...

 

 Oi ama, oi ene ama nerea,

 nor eta zer naizen?...

 Oi ama, benetan, zure semea

 ez daki iñork zer den!

 

 Poztu zaitezke, bai ama benetan zu-poztu.

 Gaztaroko lelo aiek berriz otseratu.

 Jantzi gaur eztai-jantziak, erestuna sartu,

 lorez ornitu leioak, txakiak urrindu...

 

 Zure semea baida-ta,

 lur errege orde,

 Jaungoiko beraren Jauna,

 zeruko mai-kide.

 

 Igo dizut aldarera.

 Otoi dut zugatik.

 Zure nai utsa bete da...

 Ill zaitezke pozik!

 

 Oi ama, oi ene ama nerea,

 nor eta zer naizen?...

 Oi ama, benetan, zure semea

 ez daki iñork zer den!

 

 Bedaña'r Jokin A.


inprimatu