inprimatu
Moises'en esker-abestia
Izenburua:
Moises'en esker-abestia
Sinadura:
Arana Ezpeleta, Juan (Loramendi, Bedoņa)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arana, Juan

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
177.zk.
Orrialdea:
140-141

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Moises'en esker-abestia

 

Bedoņa, Joakin

 

 Abestu dizaiogun, abestu jaunari,

 Orren bioztun gutaz goretsi danari.

 

 Erdibitu zenduen itsas-beitasuna

 Ta iruntsi zitun batez zaldi ta zalduna.

 

 jauna da nere indarra Jauna da abestia

 Gaizkatu ninduen-da beiturik etsaia.

 

 Zu zera nere jabe Zuri gorapena

 Gogoz Zuri damaitzut txalorik gorena.

 

 Gurekin izan ziņan esku-aundikoa

 Izen bat dagokizu: ĢAlmenguztikoaģ.

 

 Gudozte, gurdi eta Faraon berbera

 jaurtiki ziņituen itxas barrunbera.

 

 Gudari zangarrenak istillu gorrian

 Barrendu giran beingoz errai-gezalian.

 

 Ondoratu ziraden arribat bezela.

 Lertu zenizkigun ba orru zeriela

 

 Ondatu ziņituen ziņez zera bikain!...

 Denak ere zinitun galbizarbat bezain!

 

 Orruka bata ziran asarre ugiņak

 Uren eraso beltzak adiskide egiņak,

 

 T'amildu zitzaizkien gainka ur-mendiak

 Irauntsi naiez sumin jaunaren etsaiak.

 

 Zerragengu beretzat gizoki ziola:

 ĢErauziko diet nik amorruz odola,

 

 Arrapatuko ditut laister atzemango,

 Burrukatuz zartaka bertan ditut ilko.

 

 Erdituko dizkiet beren ondakiņakģ...!

 Baņo... ai! gure etsaien ameskai ziztriņak!

 

 Etzakien, zitalak, jaunaren indarra,

 Etzuten, ez, nabaitu azkonen dardara!

 

 Askatu ziņituen eraso nastuak

 Gainkatu zitzaizkien ekaitz askatuak

 

 Sarrerazi zituzten gudariak bela

 Beruna ur-azpira sartzen dan bezela.

 

 Nor ote da, nere jaun, Zu bezin indartsu ?

 Eres ta deuntasuna Zuri zor zaizkizu...

 

 Gorrotatzen zaitunaz beldurgarri zera

 Maite zaituztenentzat guztiz biotz-bera.

 

 Jaso zendun eskua, ta ito zitun lurrak,

 Gezal biurtu ziran etsaien ezurrak.

 

 Eraman ziņituen zureak zuzenik

 Gaizkaturik errukor etsaien mendetik.

 

 Zuzendu ziņituen zure etxre donera,

 Zerorrek gertutako mendi-magalera.

 

 Jeiki ziran erriak, gudai otska zeuden,

 Baņo orain ari dira gorriak ikusten!

 

 Noralde gabe dabiltz Edongo jabeak,

 Moaben darabiltzki estu naigabeak.

 

 Kanaango gudariak igikor dagerki,

 Gure jaunak zigorka urrun daramatzi.

 

 Eroriko al zare, zure esku zorrotza,

 Zimurtu zayotezu beldurrez biotza.

 

 Arri biurtu bitez zure etsai zitalak,

 Auxe arrentzen dizu maitasun-egadak.

 

 Sartu zazu erri au zure aterpean,

 Gorde zazu zintzoki jauregi donean.

 

 Irauntasun osoan, eunkiak ondiro,

 Azkendurik guziok, dirauzu betiro.

 

 Zaldiz zerraiztegun-ta, ekaitz beazunak

 Gertu zituen batez zaldi ta zaldunak.

 

 Irauli zitzaitzkien lerkoi ur-mendiak...

 ­­Baņan... legor zerraizten zure gudariak!!!

 


inprimatu