Landaretxo ameslari!..
Loramendi
Lorategiko lili txurien aizpa oztiņak
laztandu zuten landaretxoa erne zedin
ernemin beroz eman zizkion udaberriak
orrian ainbat urrin zerien lore-pinpin.
Orriak ainbat usai gozozko lore-pinpiņak
margo bikaiņez jantzi zizkion uztargiak;
t'egun urratzez mendi gaņetik laztan epelaz
zabal zizkion pipil xamurrak eguzkiak.
Zabal zizkion leņuru batez pipil-orriak...
Dirdir zegiten lore-kolkoak intz-tantoaz...
gira ta bira pinpilipauxa jostalariak
loretik lore liluratuak pozik doaz.
Zoratu dira pinpilipauxa margolariak...
Dantzan ari da euskal-zozoa txotx batean.
Burrun biziaz leyar xakona txukun mizturik
erle politak erdi-gordeta orri-pean.
Urrin darie, urrin gozoa lore-kolkoak,
laztan damaie aire ariņak jostalari...
Ta ibai-ertzean pozkaien mende zama joriaz
landaretxoak egunik egun amets dagi!...
Zama joriaz landaretxoak
landaretxoak amets dagi:
ĢEdertasunak jabetzat naute,
lorategiko nagusi niģ
Landaretxoa, landaretxoa!
zure ametsak... Amets zoroa!...
¨Nolatan zure amets-gezurra?...
¨Ez al dakizu azken-adurra?...
Landaretxoa, landaretxoa!
zure ametsak... Amets zoroa!!.
Esnatu zaitez alik lasterren
odei azuna eldu baņo len...
esnatu garaiz gaxoa!...
Barrendu zazu sakon sustrayak,
sendotu laixter lore orriak...
indartu zaitez naikoa!
Entzun nuen ai! tontor ostean
ortots zorrotz bat tximist tartean
eraso beltzen orroa...
Esnatu zaitez, esnatu, arren!
ekaitz gaiztoa eldu baņo len!...
Esnatu garaiz gaxoa!!.
Orain ¨zer dakust?... Zugaitz ezurra!...
Lorien ordez... orri zimurra!...
Adar-ertzetan txinagorra!...
Nigan ¨zer dakust?... Odei mingotza!..
Naigabe latzen arantz zorrotza!...
Au, bai, esnatze gogorra!!.