Illargitara
Loramendi
Nolaz diteken, nongo gertari
iges dagio adimenari...
Ta alaz ta ere,
egirik bada,
eskutu auxe
erraiņukada...
Sortzetik, Miren, Erruge zera,
Ama ta Birjin biak batera!
Kopet-mamia gotargiz arro,
sakona dazaut, naizenez txarro...
Zenbat dagidan
ega gorago,
ainbat, zalantzan,
dakust arago,
Ta ala badere, Erruge zera,
Ama ta Birjin biak batera!
Arrats-zoriak illuna dakar,
esna-eraziz ontz ta xaguxar...
Oro geldi da.
Otsik iņun ez...
Sorgin-egada
guzion gaņez...
Sorgiņak berak txistua jo du
ta illargi-izarrak izeki ditu...
Izarrak lagun, illunak etsai,
itsas-ertzean nago egi zai.
Illargi bete,
adar urdiņa,
lurrun-irule,
zillar-joskiņa...
itsas-auspoak darakar zikor...
ta izar-erdian apurka dator.
Illargitara- oro geldi da,
marmarka-itsaso... neurriz-taupada.
Pizti-txirrika
ulu eziņik...
Buru-ausika
gogait egiņik,
barren-odeiak noiz ta beltzago,
itsas-orpoan nasturik nago.
Ilargi mea dagit musuka,
ugin-gezalak aitz-atzimurka...
Ta itsas-altzoan
musu borobil...!
Noruntz digoan
aruntz darabil...!
Nondik dan ori... asege nago...
Uretan izan geroz geiago!
Ugin-barrenak argiz-josiak,
itsas-osiņan par illargiak.
Itsas-erraian
par illargiak,
gira nasian
kiņu pitxiak...!
Garden azala, diztiz ondarra,
garbi azpia, gaņa leyara..!
Illargiaren biko bizia,
izar txurien kiņu berria...!
Ugin-azala
urratu barik,
barren itzala
urrez jantzirik...,
be-bean dabiltz parre ta mugiz,
legor-bustian batera biziz...
O Miren eder!, Erruge zera,
Ama ta Birjin izar antzera!
Irudi dezu
itsas-kolkoa...
Ta askatu degu
karapiloa...!
Nondik ta nolan, argitara da,
ezkutua gaur erraiņukada...!
Itsas-errota kanta-kantari.
ta izar-ugiņak elkar-dantzari...