inprimatu
Guadalupe-bidean
Izenburua:
Guadalupe-bidean
Sinadura:
Arana Ezpeleta, Juan (Loramendi, Bedoņa)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arana, Juan

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
V
Orrialdea:
236-237

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Guadalupe-bidean

 

Loramendi

 

 ĢGuadalupe-tontor artara

 igo nintzan egunian,

 baserri txuri asko ikusi

 nituben bide danian.

 Zugaitzak ere lorez betiak

 soro-zelayetan,

 elurra egin balu bezela

 erruz aurreko gabetan.

 

 Eguzkiaren printzak alaitzen

 zituben toki guztiak:

 zeņen ederki diz diz egiten

 zuten belartxo buztiak!

 Oso urrutira ematen zizkan

 kolore ikusgarriak

 ziruditela danak zaudela

 gaņetik urrez jantziak.

 

 Diamantezko koroi eder bat

 ematen zuten soruak,

 eta aldare argiz betiak

 apaindutako basuak,

 aingeru polit miragarriak

 egazti edo usuak.

 Gure zelayak orrela jarri

 zizkigun bai Jaungoikuak!

 

 Oraindikan oroitutzen naiz

 eguzki txit indartsuak

 arkaitz tartetik nola azaldu

 zituben goiko laņuak,

 eta gaņera zabaldu ere

 likurta oso gozuak.

 Usai oberik ezin zeikian

 eman baratz ta soruak.

 

 Zuaitz gaņetan entzuten ziran

 abesti alaigarriak,

 goizetik arrats ixildu gabe

 arkitzen ziran txortak,

 ta mitxeletak lorerik lore

 egan zebiltzan guziak,

 t'itxas aldetik etortzen ziran

 miragarrizko egaztiak.

 

 Artalde eder oso galanta

 zabaldua belardian,

 bildots potxolo jayo berriak

 amaren aldamenian,

 mutil sendo bat txakur batekin

 zaitutzen danen aurrian,

 ta aiton txit zar bat bere pipakin

 arbolaren itzalian.

 

 Ondarrabi'ko Ama maitea

 mendi biren tartian,

 goroldioz ta untzez betia

 itxura eder ederrian...

 Beste aldian ikusten dira

 Bidasoa'ko ibayak,

 Irun, Beobi Ondarrabia

 apaintasnuez jantziak.

 

 Ondarrabi'ko mendiak beti

 gogoratuko zaizkit neri

 edo bestela egon biarko

 diat barrutikan gaizki...ģ.


inprimatu