inprimatu
Espak
Izenburua:
Espak
Sinadura:
Arana Ezpeleta, Juan (Loramendi, Bedoņa)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arana, Juan

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
159.zk.
Orrialdea:
37

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Espak

 

Loramendi

 

 Noraņoko miņaldi, nolako atsekabe

 biotz onek bakarrik esango lizuke.

 Oinperatua nago guzien aldetik

 ta atzindu nayan dabiltz lurraren gaņetik.

 Euskal-Erri mamia, erririk maitena,

 ¨zergatik damaidate gaur damaidatena?

 ¨Zertan gaitz egin diet? ¨Zertan ditut mindu?

 Zerorrek, ene erria, erantzun zaidazu.

 Erri guzien gaindi autetsi ziņudan

 ta aspaldi nere eskua sumatu zenduan.

 Garaille izandu zera egundo Nerekin...

 Etzaitezela zu gaur batu etsayekin.

 Zure asaba zarrak maite bai-ninduten

 ta aurrerapen-aziak ixuri nizkien.

 Ta alai ere zuk orain, bein itsumusturik,

 baztertuko al nauzu lur maite ortatik?

 Euskal-Erri mamia, ¨zertan gaitz egin dut?

 Orain Ni ez artzeko ¨zertan mindu zaitut?

 Eman nizun euskera, eman nizun garra,

 ta amaika aldiz izan naiz euskoen indarra.

 Ta ara nola gaurkoan norbaitzuk dabiltzan

 nere uztarri leuna kentzeko asmotan...

 Ara nola gordean piztitzar maltzurrak

 malmutz itto nairikan usotxo xamurrak.

 Zertan, bada, erria, zertan dut gaitz egin

 maitatzea espada maitasun onekin?

 Noiztik-nora gaurdaņo ezertan Nik mindu?

 Erri maite-kutuna, erantzun zaidazu.

 Eman nizukeana oro eman nizun...

 erantzun, ba, oraintxe utzi nezakezun.

 Aintziņatik izan-ta nere begikoa,

 etzaidazula gaur zuk atera malkoa.

 Geroratu baņo len zentzuratu zaitez

 ta alkartasun estuaz berriz lotu gaitez.

 Jaso zazu lepora nere uztarria

 ta arinduko dizut Nik zure min-larria.

 Ez nazazu baztertu, ez utzi atzera

 ta askatua zu laister ikusiko zera...

 Euskal-Erri mamia, Burutzat al nazu.

 Zure Buru naizela zorioneko zu.

 


inprimatu