inprimatu
Gau hau amaitzear dago
Izenburua:
Gau hau amaitzear dago
Sinadura:
Mazizi Kunene
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Kunene, Mazizi

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1994
Argitalpenaren urtea:
Alea:
33.zk.
Orrialdea:
23

Mazizi Kunene

 

euskaratzailea:

Arantxa Hirigoien

 

         1930ean jaio zen Hegoafrikan. ANC erakundeko kidea exilioan. Zulu

 hizkuntzaz idazten du. Liburu ezagunenak: «Zulu Poems», «Emperor Shaka The

 Great» eta «The Ancestors and the Sacred Mountain». Azkeneko liburukoa da

 hemengo poema, idazleak zulutik ingelesera egindako itzulpenetik jasoa.

 

Gau hau amaitzear dago

 

 Eta gauaren sasoi honek, ibai sakonik ez du

 Goizeko izarren izpiek ebakitzen dute.

 Mendi gorenetik, bere argiak

 Harria inguratzen du.

 Harkaitz beltzeraino narama

 Non eguzkiak artzainari bidea zabaltzen dion.

 Egia erran, lehena nintzen etorritako ainaren ahotsa

 Entzutera eramana.

 Baita ere mugituko den lehen begiaren ikustera eramana.

 Festa handia hastera nindoan.

 Ateak, lurraren lau semeek ireki zituzten,

 Eta hodeiak haurren begiak bezain eztiak ziren.

 Oihan sakona lurrean barneratu zen

 Ibai bat aurkitu zuen eta jarraiki nion.

 Seinale horren bidez ohartu nintzen

 Goizeko apairuan, ni ere barne nintzela.

 

 


inprimatu