inprimatu
Garrasi beltza
Izenburua:
Garrasi beltza
Sinadura:
Jose Craveirinha
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Gari Berasaluze)
Egilea(k):
Gari Berasaluze
Craveirinha, Jose

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1994
Argitalpenaren urtea:
Alea:
33.zk.
Orrialdea:
19

Jose Craveirinha

 

euskaratzailea:

Gari Berasaluze

 

         Mozanbiken jaio zen 1922an. Atleta izan ostean, kirol kazetaritzan

 jardun zuen. Independientziaren aurretik, preso hartu zuten ekintza

 antikolonialistak egitearen salaketapean. Craveirinharen liburu zenbait:

 «Cântico a um dio de Catrane» (1966), «Karingana ua karingana» (1974), «Cela 1»

 (1981).

 

Garrasi beltza

 

 Ni ikatza naiz!

 Eta zuk bortizki ateratzen nauzu lurretik

 Eta zeure harri bihurtzen

 Patroia!

 

 Ni ikatza naiz!

 Eta zeure egiten nauzu, patroia

 Zu zerbitzatzeko indar motriz moduan

 Baina betirako ez

 Patroia!

 

 Ni ikatza naiz!

 Eta erre egin behar dut, bai

 Eta dena erre nire erreketaren indarraz.

 

 Ni ikatza naiz!

 Erre egin behar dut esplorazioan

 Erre baita madarikazioaren errautsak ere

 Erre bizi-bizi alkitrana bezala, ene Anaia

 Zeure harria ez izan arte

 Patroia!

 

 Ni ikatza naiz!

 Erre egin behar dut

 Eta dena erre nire erreketaren suaz.

 

 Bai!

 Ni zure ikatza izango naiz

 Patroia!

 

 


inprimatu