Enada Beltza!...
Loramendi
I
¡Ura, bai, zala lagun zinzoa
leyo ertzeko enadatxoa!...
¡Udaberriro bazetorkidan!
mingain jatorraz abesten zidan
eresi xamur polita
¡Txo-rro-txo-txio... egun osoan
egoten oi zan nere leyoan
leyoan tente jarrita.
Goiztarra izanik esnatzen niñun
pipir alaiez ¡oraindik illun!...
Ta irabioka
jolas-txioka
nere gain beti egunik egun.
Arazo garaiz aldiz zetorren...
txio zorrotz bat eman ondoren,
nigan xabalik
begik jarririk
kiñu politak zizkan egiten
mingain bikoitza erakutsirik.
Arto bizar ta lokatz biguna
elkar josiaz, kabi txukuna
ipiñi zidan zintzillik...
Jolas-alditan gordetzen oi zan
arert aundiaz kabi-ondarran
ni zaintzearren barrendik.
¡Ikusten niñun billa ezinik!...
Buru koxkorra erdi-jasorik
¡kiñu naikoa!...
¡Txio gaiztoa!...
¡Ta ixilik berriz sartzen zan geldi
nere zai beti... beti lapurki!...
***
...Elkarren leian ezin obeto
biok emen bizi giñan.
Lagun oberik arkitu ezin;
¡orren maitagarri baizan!...
Leyo-ertzean tente jarrita
¡zenbat atsegin zemaidan!...
¡Ura, bai, zala lagun zintzoa
leyo-ertzeko enadatxoa!
II
Eldu zitzaigun negute otza
zorigaitzaren odei mingotza...
Ezur damate zugaitzak...
Urez gañezka datoz ibaiak,
ta apaindu ditu eusko-mendiak
elur txurien orratzak.
Or daramatzi aize zakarrak
zugaitz-adarren osto bakarrak.
Ekaitzen mende
noralde gabe
nekez gaindurik mendi-lepoak
igeska doaz pagousoak.
Aldatu ziran beste txoriak
aldatu ziran urrun guziak;
ez da bat ere gelditu...
¡Bakar-bakarrik bart arratsean
enada beltza leyo-ertzean!
¿Nolaz nigandik urrundu?...
III
Txio ta txio ega motxean
enada beltzak leyo-ertzean
itunki negar dario...
¿Nolaz ixildu ene txoria
zirtzilik zeukan kabi guria
gabaz izoztu bazaio?...
Iñolaz ezin... ezin eraman
geldi-geldiro jeixten ari dan
elurra batez izotza.
¡Txori gaxoa!... egati arro
abeegi eske asekai dago;
¡noizbeinka txio zorrotza!...
¡Ideki nion leyatil xarra!...
¡Txio ta txio
negar dario!
¿Nolaz ixildu ene txoria
zintzillik zeukan kabi guria
elur ixilez bete bazaio...
IV
¡Ezin sinistu!... ¿Ametsa ote?...
Illotz... Illotzik dakust, ai! ortxe
elur-lorez estalia!...
¡Zeru berberak ondaindu zion
lagun on batek ziñez zor dion
atsegiñezko illobia!...
***
¡Atseden adi, enada beltza
egin zak, bai, lo gozoa!
¡¡Ire jolasen ordaingarritzat!!
artu zak nere txaloa!
¡Atseden adi leyo-ertzean,
atseden lagun zintzoa!...