inprimatu
Sardiña bakalau
Izenburua:
Sardiña bakalau
Sinadura:
Jon Arano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arano, Jon

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
26.zk.
Orrialdea:
28

Sardiña bakalau

 

Jon Arano

 

—Orhoithilea—

(Arestiri omen)

 

 Arestian calachori bat çen

 Euscaldunen çeru çurian

 Igeri ahuçpeç

 Çe eç badaquiçu ere

 Quixano jaquin behar duçu

 açquen finean

 Calachoriac, usoac

 Eç direla chori eç uso

 Icusten dituçun horiçta horiec

 Çeru colan daudeneco

 Dabilçaneco hobe esan

 Hutsuneac baiçic eç direla

 Eç da deusic

 Hustasunetic landa

 

 Presa. Istear. Besterik ez zuten nahi. Taberna trankatu. Ia dena bildu. Gailuak

 itzali. Hankaz gora jarri aulkiak. Korrika erratza zorutik pasa. Gaua luzatu

 nahiean zebilen azken bezero hau nola uxatu. Baselina tartean dagoeneko

 urjentzia . Egunez zerbait badira. Gauez itzalak balira.

 

Koadrila koadrilateroaren kordetara

 

 Joan ziren Herri honetako pakeak

 Barrenak ez diate agintzen eta

 Ezdeus eta ezer gutxiren jabe izanagatik

 Besteok ere bagarela

 

 Ez bide ada bidea ihesbidea

 Behin behar zuen eta

 Erakutsiko dut benetako muturjea

 Hiri honetako segundako herritarra

 Bat bada, ni

 Ez oso konforme gainera

 

 Bakarka joateko hobea

 Ezen ez nahasteko artaldea

 Intrigante eta sesiante

 Erropa zuzenik ez eta

 Asko inportik ezta

 Diote naizela moralbako gaiztoa:

 Tronpaturik dabiltza hori dioten horiek

 Zorritzu itotzen banaute ere

 Zorritzu beti eta gero ere

 

 Lerratzea omen derrigorrezko

 Beraiek hala lerratzen direnez

 Posizioak hartzeari ez

 Diote ez uko eginen

 

 Ager dadila holako eta halakoetan

 Munduan inor baldin bada malerusagorik

 Eta esan ditzala esatekoak

 Ez da gutaz desgraziz

 Guk hainbat dakikeenik

 

 Ez gara hain inuzenteak

 Zeruertza aurrera egitearekin

 Harrapatu ahalko dugun ustekoak

 Etxealdeari puska eransteko asmorik?

 Zeinek galde eta hik!

 Fuera hemendik saltzaile farisauak

 Alde arnasa ere

 Opa ez diguten perillanak

 Ospa kasta menperatzaile guztien

 Pelaje guztietako heredero

 Eta gerorako sostengatzaileak

 Ez eta "geure" izenez

 Baina handiki azkenez

 Baizik eta laiarik ez,

 Traktor, aurrerakoi, geurekoi

 

—Malezia:—

 

 Ifernuko lekuko behazun lizuna

 (Urdindura ez da sekula seko lo)

 Gure habia behar zuen lekuan

 

 


inprimatu