inprimatu
Orain hurrenekoan bezala
Izenburua:
Orain hurrenekoan bezala
Sinadura:
Jon Arano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arano, Jon

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
22.zk.
Orrialdea:
128

Orain hurrenekoan bezala

 

Arano

 

 Bazekinat

 Maiz gertatzen

 Zainala

 Bazekinat

 Hordituen prozesioaren

 Azkeneko puntan

 Hasi

 Eta korrikaran

 Aurreko muturrean

 Bukatzen hunala

 

 Etzanala uste,

 Heure pantomima eza

 Ero-moduan tren bakoitza

 Totel eta zotin

 Leihatilatik

 Agurtzeko erak

 Asko esan nahi din

 

 Halabaina, «jainkoari aurrea

 Hartzea dela»

 Eta ikusten haunat

 Bueltatzen haizela

 Etsiturik hurrengo arte

 —Orain hurrenekoan bezala—

 Heure burua gaurkoz

 Karrilera bota gabe

 Demoni halakoa

 Etsiturik hurrengo arte

 


inprimatu