Timur lang
Kartxi
Sugegorri zapalak
diosala hari
basamortuko zaldun
noragabetua
bere menpeko
buruezurdun ortzeak
Temudjinen beraren
kimu
akitua
orain
zertarako enromes
Timur Lang?
Samarkanda bila
zangoak zurkaizturik
hice ezpata ugerrak
erre
haretan
«Txarli» igaro
zenean
motorrari oratua
eta hartu
hartu eta segi
egin zenuten
dunatzar horretan
jarririk
«Mari» keetan barrena
galdurik
burua
barre dagizue
orain
Samarkanda existitzen
ez dela eta
barre.
|