Aitormendi'ko joya
Loramendi
"Noren Irudi
ez galde neri:
gizon-muxarrak ez baitazau...
Sua ta garra
kopeta-adarra...
sugar-lanbrotan egun ta gau.
Ezti-jario galdorra dager
ta Aitormendia eresti...
"Aizpa zurien" lizarditxoa
eztai jayetan dirudi.
Noren gorespen
jaya liteken
gizon-muxarrak uler ezin...
Sua ta garra
kopeta-adarra...
gau eta egun beti berdin.
Esne-pinpoilka daude iturriak;
masusta-lorak marmarka...
ta itzul-inguru, dantzatu zale,
erle urreak egaka.
Zer nai luteken
ez dut asmatzen...
ta Irudi-garrak fa-fa! gora.
Ta iturrik-itur,
uso-antzikur,
badatoz "Aizpak" gar-ondora.
Ipar mea da: ega geldian
eres kixkurra darabil.
Ta izar-bidetik Irudi-goira
odei gorrizkak ditu bil.
Noren Irudi
ez galde neri:
ibaika sua baitario.
Suzko labea
bekokipea...
goi-antza suak dakarkio.
Inar darien atson-odeiak
Irudi-gaiņa dastalte...
Ta "aizpa zuriak", abestu-ala,
elur-zugaitz bat dakarte...
Noren opari
ez galde neri:
gizon muxarrak ez baitazau...
Txingar urtua
aren burua...
oņazkar-bidez egun ta gau.
Odei-matazak oinpetzat dauzka,
zillar-txuntxurra bakaulki...
Aritz-abarra eskuan tente,
buruntza ordez... eguzki."