Eneko Olasagasti
malko batean ito
ilunabar baten indar guztia.
errealitatea eguneroko gauzekin
betetzen den metafora da
lehenengo San Jose loreak,
eta pusilak kanela kolorea,
hori-kolore berdina.
Bihotz ezti,
bi hiri ritmo berdinean
Retiroan egongo ote dira udaberri loreak
ez da ezer ahantzia aditzen
denak gogorarazten du
gure pasione
paseatze mozkorgarriak
Bihar periodikuak
kolpetaz mintzatuz
zerbait esnatuko da kaleetan,
lehenengo garbitzaileak
gure ametsei esku emanaz
egunaren interruptoreari emango diote
euria ari al du?
zerbait arraroa gertatzen da.