inprimatu
Lili bat
Izenburua:
Lili bat
Sinadura:
Jon Mirande
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mirande, Jon

Argitalpena:
Gernika.
Urtea:
1953
Argitalpenaren urtea:
Alea:
uztaila/iraila
Orrialdea:
131

Lili bat

 

Mirande 'tar Jon'ek

 

 Loretan dago aspaldi huntan

 gure begien ederr dalarik,

 gure bihotzen gorotzak baitu

 ongarriztatu et'ernarazi.

   Ederr da... Haren hatsak, ordea,

 zithala badu, herio-hasi,

 ilhuntzen ditu gogo argiak,

 ilhauntzen ditu argiak oro.

   Hilherri-lili horren zithalak,

 hezurr zaharren hautsak hazirik,

 erhanik ditu aiten leinuak

 eta zainhiltzen gaitu semeok...

   Lili haur ene landetan ere

 aspaldi huntan ezin hila dut,

 nahiz Ipharrak astintzen duen,

 nahiz kiskailtzen duen Hegokiak...

   Ai! goragotik ethorri — haizeek

 ailezate io ene landetan

 et'eiharraraz "itxaropena"

 izena duen zithal-lili haur!

 

 


inprimatu