inprimatu
Mendi-gallurretarik
Izenburua:
Mendi-gallurretarik
Sinadura:
Friedrich Nietzsche
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Jon Mirande)
Egilea(k):
Mirande, Jon
Nietzsche, Friedrich

Argitalpena:
Gernika.
Urtea:
1952
Argitalpenaren urtea:
Alea:
urtarrila/martxoa
Orrialdea:
34-35

Mendi gallurretatik

(Aus hohen Bergen)

 

Fr. Nietzsche

 

Euskaratzailea: Jon Mirande

 

                                 (Ene eusko "adiskide zarrei"

                                 itzulpen au opa diet. Mirande'tar Jon.)

 

 Oi bizi-eguerdi au! Yaiaroa!

 Oi uda-baratza!

 Ezin egonezko zoriona zutik, zelatan eta zai:—

 adixkideen nago zai, gau ta egun gertu.

 Non zaudete, adixkideok? Zatozte! Ba da ordu! Ba da ordu!

 

         Ez al zan zuentzat izotz arrea

 gaur larrosaz apaindu bai'da?

 Zuen billa dabil latsa, irrikiz oldartzen ta bultzatzen

 dira gaur aize-odeiak ortze urdin gorenean,

 urrunetik zuei begiratu-naian txori begiz.

 

         Gorenean ipiņi dut naia zuentzat:—

 nor bizi da izarretatik.

 Leize-ondo latzenetatik aiņen urbil?

 Nire yaurerria —zein yaurerrri da, edatzenago?

 Eta nire eztia —nork du dastatu?...

 

         —Or zarete, adiskideok! Ondikoz, ni ordea en naiz

 ikusi nai zenuten ura!

 Zalantzan zaudete, arriturik —ai, obe aserre ba'zindezke!

 Ni —ez naiz ura gehiago? Aldaturik eskua, urratsa, arpegia?

 Eta naizena, zuentzako adixkideok —ez naiz?

 

         Beste bat billakatu naiz? neure buruari arrotz?

 neure buruari iges egiņik?

 borrokari bat, maizegi beraren burua garaitua?

 maizegi beraren indarrean aurka gogor egiņik,

 beraren gurendak zauritua ta lotua?

 

         Billatu dua aizeak zorrotzen emaiten duen lekuan?

 Ikasi dut bizitzen

 iņor bizi ez dan tokian, artz zurien eremuetan,

 aztu ditut Yainkoa ta gizona, biraua ta otoitza?

 iratxoa billakatu naiz, izotz-gaiņean ibildari?

 

         —Adiskide zârrok! Ikus! Orain so zaitutet zurbil,

 maitez ta beldurrez beterik!

 Ez, zoazte! Ez aserretu! Emen —ezin bizi zindezkete

 emen, urruneneko izotzetik arkaiztegiraņo,

 eiztari bear da izan ta orkatz-antzeko.

 

         Eiztari gaiztoa egin naiz!—Ikus, zeiņem gogorrik

 edaturik daukadan uztaia!

 Indartsuenak du azkon au yaurti:

 zoritxar aatik! Galgarri bai'da geza

 beste edozin baiņoago, —utik emendik! Zeuen onetan!...

 

 _

 Atzera zoazte? —Oi biotz au, aski yasan dut,

 eure itxaropena sendo egon duk:

 adiskide berriei euki ateak zabalik!

 Zârrak utzi! Utzak oroipena!

 Lęn gazte ba'intzan, orain —obeto gazte aiz!

 

         Iņoiz elkartu ginuen Itxaropena baten lokarri ortan,—

 nork irakur ditzake oraindik

 maitasunak orduan idatzitako ikur margulak?

 Larruki batekin arakatzen dut, eskua ikutzera

 auzartzen ez dana, —larrua antzo oritu ta kiskaldurik.

 

         Adiskide ez gehiago, oik dira —nola esan bada?—

 adixkideen iratxo bakarrik!

 gabaz yotzen didate oraindik bai biotzean ta leioan,

 so egiten didate ta itz: "adiskide giņan orraitio?"

 —Oi itz zimeldu ori, lęn larros urriņa zeriona!

 

         Oi gaztaroko irrikia, okerreretu dana!

 Irrikitzen nituenak,

 nire kide ta niretaratu uste nituenak,

 zârtzeak ene gandik aldendu ditu:

 Aldakor dana baizik ez dago nire kide.

 

         Oi bizi-eguerdi au! Bigarren gaztaroa!

 Oi uda-baratza!

 Ezin egonezko zoriona zutik, zelatan eta zai!

 Adixkideen nago zai, gau ta egun gertu,

 adixkide berrien! Zatozte! Ba da ordu! Ba da ordu!

 

         Abesti au amaitua da, —irrikiaren orru otsana

 aoan il zait:

 azti batek du egin, mugoneko adixkideak,

 eguerdiko adixkideak —ez Ąez galda nor dan—

 eguerditan zan, bat bitu bai da...

 

         Orain ospa dezagun, garaipen batuaz ziru,

 yaien yaia:

 Zarathustra adixkidea yin da, arrotzen arrotza!

 Orain parrez dago lurra, itzalkin beltza urratu da,

 argi-ilunpeen ezkontza etorri da...

 


inprimatu