inprimatu
Azken orena
Izenburua:
Azken orena
Sinadura:
Xabier Iratzeder
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Diharce, Jean

Argitalpena:
Gernika.
Urtea:
1952
Argitalpenaren urtea:
Alea:
urtarrila/martxoa
Orrialdea:
22

 {TITULUA}

Azken orena

 

Iratzeder

 

 Aspaldi dute ahantzi jendek haren izena,

 Nork daki ere munduan orai haren izana?

 Eta una jina dela haren azken orena...

 Zerumeak bi berrotan gelarat heldu zaizkio.

 

 Begiak zeru-ameska, gau-hegalak soineko;

 Anaiaren azken hatsa othoitzen aphaintzeko.

 Bere bizi hoin luzea joan du ichil-ichila,

 Gau eta egunaz ariz Jainko Jaunaren bila;

 

 Eta huna gaur berean agertuko zaiola.

 Gaztedanik hortarako guziak utzi ditu.

 Egun oroz garbiago othoizka du bilatu;

 Eta barneko begiez aspaldian sumatu.

 

 Lurkeriez gabetu da, bere buruaz ere:

 Ezaunik ez du geihago hilak direnen pare,

 Bainan harentzat guziak haren anaiak dire: Bethiko Amodioa gau egun alhatu du,

 

 Bere bihotzetik nahiz muga guziak kendu:

 Jainkoaren zabaleratz zaio zabal-zabaldu...

 Ezin geihago egonez bere gorputz hertsian

 Sartzera doa bethiko, baketsu ta lorian,

 

 Hemen ilunpean hasi sekulako bizian.

 Begiak hetsirik dago Jaunaren aintzinean,

 Zerurat kartsuki doan anaien othoitzean

 Arima ezti-eztiki Jainkoraino urtzean.

 

 Hil da bakean. Gaua da. Eta haren gorputza

 Bi eskuak juntatuak ohe gainean datza,

 Hil-soineko duelarik zerume-jauntzi baltza.

 

 Zenbat aldiz, musukatuz, eman du jauntzi hori,

 Anaiekin airatzeko othoiz-kantuz Jaunari

 Ala sutan ibiltzeko jendetan predikari.

 

 Hor da airaldiz ase hegazkin bat bezala

 Hegal kartsu hoik bilduak, hor, ezindurik hila,

 Begitartean atchikiz zoraldien itzala....

 

 


inprimatu