inprimatu
Europa berriz ere isilik dago
Izenburua:
Europa berriz ere isilik dago
Sinadura:
Sandor Petöfi
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Joseba Sarrionandia)
Egilea(k):
Sarrionandia, Joseba

Petöfi, Sandor

Argitalpena:
Vladimir.
Urtea:
1998
Argitalpenaren urtea:
Alea:
7.zk.
Orrialdea:
3

Europa berriz ere isilik dago

Europa csendes, ujra csendes

 

Sandor Petöfi

 

euskaratzailea: Joseba Sarrionandia

 

 Europa berriz ere isilik dago,

 Erreboltak apaldu ziren...

 Zer lotsagarria den lasaitasun horretan

 Herrien esklabotasuna!

 

 Hungariar herria bakarrik utzi dute

 Beste herriek, kobardeok,

 Lepoan katea daramatenok

 Hungariarra besterik ez da harmatzen.

 

 Horregatik etsituko dugu orain,

 Horregatik tristatuko gara?

 Alderantziz, oi gure aberria, horrexek

 Emanen digu arnasa berria.

 

 Bakardadeak altzatuko du gure gogoa,

 Kriseiluaren argia garelako,

 Besteak bakean lo daudelarik

 Ilunbeak desegiten dituen argia!

 

 Gure argia gau beltz infinitoaren

 Erdian arreko ez balitz

 Munduan bizitzarik gehiago ez dagoela

 Pentsatuko lukete zeruan.

 

 Begira egiguzu, askatasuna, ezagutu egizu

 Zeure herria: besteak ez dira ausartzen

 Ezta ere malkorik isurtzen

 Guk geure odola emanen dizugu

 

 Zer egin behar dugu zure alde,

 Askatasuna, egiten ez dugunik?

 Infidelitate haro hauetan

 Geu izan gara zeure azken aldekoak.

                       In Joseba Sarrionandia, Hezurrezko xirulak. Elkar, 1991.

 

 


inprimatu