inprimatu
Roque Dalton
Izenburua:
Roque Dalton
Sinadura:
Roque Dalton
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Dalton, Roque

Argitalpena:
Vladimir.
Urtea:
1997
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1.zk.
Orrialdea:
8

 

Roque Dalton

 

Roque Dalton

 

 Salvadortarra, 1935ean jaioa, 1975ean eta Ejército Revolucionario del Puebloren

 (ERP) militante gisa bere herrira klandestinitatean sartu zelarik erahila.

 Jesuitetan ikasi eta gero El Salvador, Txile eta Mexikoko unibertsitateetan

 izan zen ikasle. Alderdi Komunistakoa, behin baino gehiagotan giltzaperatu

 zuten, eta 1960an heriotzera kondenatua. Ez zen bete, ordea, epaia, Jose Maria

 Lemus diktadorea exekuzio data baino lau egun lehenago erori baitzen. Birritan

 ihes egin zuen kartzelatik. Erbesteratua ere bizi izan zen luzaz: Guatemalan,

 Mexikon, Txekia, Eslovakia eta Kuban.

 

 Preso naukate, kamarada, orain hemeretzi egundanik.

 Burdin gori azidoez larrosa iluna,

 euren aberriaren bihotza, urratzen duten horietxek

 hartu zuten ene askatasuna objektu single baten gisan

 eta gorrotoz, ziegazainez eta harresiz inguratu ninduten

 eta kendu airearen bihurriak,

 izarrak, kaleak, neskatoen begiak,

 latitude hauetako euri frangoa

 gure larruazala bilatzen duena sua kausituz.

 

 Eta hemen naukazu, bere gogoz kontra asesino gizajoarekin batera,

 lapur eta estupradore eta erratuarekin batera,

 gure eguneroko irain eta lohia konpartitzen

 aldarrikapen amankomunean hatsa elkar nahasiz ziega hauen atzean,

 hegal mindu enara nekatuak bezalako egunen joan etorriak ikusmira,

 edozergatik akusatuta

 esperantza maitatu eta bizitza defendatzeagatik.

 

 Liburutegietako arratoi zaharrentzat:

 —Roque Dalton, poetaz erahila, in Egunkaria 95-12-9, 24 or.

 —Roque Dalton, in itzalpeko ahotsak, Susa aldizkaria 89ko ekaina, 144-149 orr.

 —Roque Dalton, Antologia. Txalaparta, 1995 (espainolez)

  

 


inprimatu