inprimatu
Etxahun euskaldunaren deitorea
Izenburua:
Etxahun euskaldunaren deitorea
Sinadura:
Adalbert von Chamisso
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Kaekus)
Egilea(k):
Kaekus
Chamisso, Adelbert von

Argitalpena:
Pamiela.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
6.zk.
Orrialdea:
24-25

 

Etxahun euskaldunaren deitorea

 

Chamissoren itzulpen bat "Pamiela"n

 

         Adelbert Von Chamissoren jatorrizko textua, "Des Baskens Etchehons

 Klage", 1.828.eko Agorrilaren 27.ean, "La Gazette des Tribunaux" kazetan

 argitara zen. Itzulpen frango egin izan badira ere, hemen aurkezten dugu,

 jatorrizko textutik, alemaneratik, beraz, egindako azkena. Koekus dugu

 itzularia.

         Interesatuendoko, ondoko taulan doatzi berze itzulpenen egile eta

 iturburuok:

                 NORK                              NOIZ        NON

                 A. Irigaray                          1.933        R.I.E.V.

                 Iraizozko Polikarpo            1.935        YAKINTZA

                 Lhande - Larrasquet          1.946        Le poéte Pierre

 Topet dit Etchahun

                 Haritschelhar                    1.960          B.S. V.A.P.

                 Joseba Sarrionandia            1.980        Pott Tropikala

         Iduri luke alferrik ari garela oraingoan bainan badakigu autore

 batbederak irakurketa liferenteak dituela epokaren arabero. Hortakoz,

 prezeskiago, ekarri dugu erromantizismo garoiko textu hori. Badago berze

 arrazoin bat ere: desegoki suerta lekiguke, agian, duela abantzu berrogoita

 hamar urte egindako euskarazko translazionea, Iraizozko Polikarpok egina.

 Irigarayk gaztelaniara itzuli zuen, Lhande-Larrasquet eta Haritschelhar-ek

 frantsesera, Sarrionandia, berriz, ez dakigu zein textutaz baliatu zen bere

 itzulpena burutzeko.

J.M.L.

 

Etxahun euskaldunaren deitorea

 

Adalbert von Chamisso

 

euskaratzailea: Kaekus

 

 Bidalitako jerdarmeak

 Etxahuni inguatzera

 Barkoxen haren bila alferrik zoazte

 ihes egin duela mendietara

 

 Auñamendiek aterperik

 eskaini diote haien altzoan

 basoko piztien taldekidea da

 noraezerik, neke mingotsean

 

 Xiberoko artzainak daude

 harriturik, Egiton-en hura ikustean

 gupidaren ogia luzatzen diote

 koplari odolztatuari eskuan eman

 

 Artzain minkide harritzen zarete

 nire eskua horren odolzturik dudan?

 Hamar urtez gose gorrian izan naiz

 burdinezko katetan eta gatibutasunean

 

 Emazte bat nireganatu nuen

 ene gaztaroko indarrean

 maite-saretan bildu ninduen

 eta soilik pozoinez etxea bete zidan

 

 Bost urtez netzan ni keteetan

 ezen ozta nintzen nitaz jakin zekiena

 hamar urtez maite-bekaizgoan

 zorrozki urratua nuen bularra

 

 Nik neraman, Egiaphal

 zugatik, noski, kateen nekea.

 Zerk bultzatu zaitu nire andra dongetzera

 ukan baduzu zuk zeuk emaztea?

 

 Ba zenekien zapokeri iruten

 zuk uztarpetu ninduzun itzalgaitzara

 eta haragikerian bizi zinela

 amildu nintzen espetxeko gauan

 

 Kateetan netzan zoko beltzean

 lasto gainean behargorri eta ondamenean

 zerizkidaten malkoez

 beratu nuen nire ogi lehor eta gogorra.

 

 Zu harropotz kidea

 etxearen jauna zinen, nirean,

 nire ardotik edan zenuen

 eta lo egin nire ohe gainean.

 

 Baina askatasun eguna

 laztandu nuen azken-azkenean

 eta mendekaldia heldua iruditu zitzaigunean

 ihesari eman zara niregandik koldartua.

 

 Ikara zaitez, gizajo axeria!

 gorrotasun osoz ipintzen dudala

 su-tunpa barruan, behin betiko,

 errauztu behar zaituen bala.

 

 Barkoxeko zubian zelatan gauez

 zure zain nengoen, nire xuria,

 suleizeko mamuek piztu zuten

 nirekin joko ikaragarria.

 

 Ikusi zintudan, oinez zentozenean

 ondo eta trankil apuntatu nuen,

 erstura bat, eta hara han Etxegoyen,

 herioaren azken arnasean odoletan.

 

 Nire Etxegoyen, ni alaitzeko

 beti soiatzen ari zinena!

 Hau da odola, artzainak

 oraindik eskuetan erantsia dudana.

 

 Zerurantz oihuka ari da

 eta ez alferrik, mendeku eske,

 zu zara niretzat, Egiapal,

 erruduna, egonzaitez erne!

 

 Burua altxa zintezke biraoka

 irteten zitzaizulako ongi dena.

 Ondamen bera Barkoxeko oberenei

 zugandik hurbilduz zihoakiela.

 

 Nekatuta nago

 jolas eragiten koplak ontzeaz

 aieneka diharduen andrea bezalakoa

 darizkidan malkoak haserrearenak dira

 

 Erakarri egiten naur indor gogor batek

 behera, nire etxeko haranerantz

 oturuntzarako zeruko putreak

 bion artetik aukeratzeko zain dira.

 

 


inprimatu