inprimatu
Louis Genin kontseilari berriari
Izenburua:
Louis Genin kontseilari berriari
Sinadura:
Zuraidarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zuraidarra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1569.zk.
Orrialdea:
5

Louis Genin kontseilari berriari

 

Zuraidarra

 

 1

 

 Uste gabeko bozak gintuen, egun kantonamenduan

 Guk horri ere plegatu behar, holako behar orduan

 Batzuk zioten, partida zela izanen arrunt justuan

 Ta bitoria ereman dauku Genin Louik deskantsuan.

 

 2

 

 Hogoi bat urte badu girela elgarrekilan uztartu

 Xuri-beltx frango ere ditake geroztik hunat pasatu

 Ez zu halere egunderaino ezin zirade lotsatu

 Frogatzen duzu orai baitzira oino gorago hupatu.

 

 3

 

 Jaun Errecart ta Labeguerie izan ditutzu gidari

 Ongia frango ekarri baitu horrek segur Zuraideri

 Oraino ere segitu zaite heien kontseilu oneri

 Urrikirikan ez dadien sort kantonamendu honeri.

 

 4

 

 Zuk lana frango egina duzu segur herri hunen alde

 Huna nun orai berriz zazpiek egiten dautzuten galde

 Berexkuntzarik ez baita izen sekulan zure seinale

 Guziak lagunduko tuzula hortaz gu segur girade.

 

 5

 

 Bitoria hau dezagun orai alegrantzian ohore.

 Gure kantonamenduak baitu berriz gizon bat gotorra

 Banan halere ez gaiten otoi urgulutan sar sobera

 Orroituz beti karguak karga ere ekartzen duela.


inprimatu