inprimatu
Gure anaiak Kalifornian
Izenburua:
Gure anaiak Kalifornian
Sinadura:
Zuen Zerbitzari
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zuen Zerbitzari

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1244.zk.
Orrialdea:
4

Gure anaiak Kalifornian

 

Zuen Zerbitzari

 

 1

 

 Kantatu gabe ez diot utzi eman dautaten suieta

 Ez naiz jakintsun bainan hontako borondate ez dut falta;

 Euskaldun orok bozkariotan ditzagun oraixe kanta

 Orroitgarria izan dadien aurten Bazko-zahar besta.

 

 2

 

 Honen gainean mintzatu gabe ez naiteke orai egon

 Eliza besta xoragarria kusi dugun egun Chinon;

 Gizon-emazte, zahar ta gaztie orotarik an bazagon

 Ederragorik ez dugu uste jalgi ditakela nehon.

 

 3

 

 Euskaldun meza miresgarria hasi bederatzietan

 Tenore gabe ainitzak beha ginauden Eliza bortan

 Gure artzaina jalgi zauku hor ederki apaindurikan

 Klikak lagunduz sartu Elizan musikaren errepikan.

 

 4

 

 Meza guzia kantu ta otoitz Euskaraz garbi ginduen

 Gure mintzaira pratikatzia ohore da Euskaldunen;

 Oraiko artzain honen parerik ez dugu ez izan hemen

 Bera kantari ederra eta, artaldia're lagun zuen.

 

 5

 

 Gure artzainak erakasbide onak eman tu goizian

 Artaldeari mintzo zelarik, federik hoberenian;

 Erlisionia zonbat behar den gure munduko bizian.

 Haren erranak altxa ditzagun sendo gure bihotzian.

 

 6

 

 Artzain onari gostu emaiten bere artalde ederrak

 Horgatik eman dauzkigu egun fedez etsenplu zilarrak;

 Jarraik ditzagun garbi ta onest beti guk egin beharrak

 Ordainez orai eman ditzogun bihotz erditik eskerrak.

 

 7

 

 Artaldearen atsegin haundi artzain one izaitia

 Harek badaki behar orduan zer den gure gutizia;

 Goizian barur iduki gatik, eginez penitentzia

 Ondotik dugu jan edateko ostatu pare gabia.

 

 8

 

 Atsegingarri hole ikusiz elgarrekin Euskaldunak

 Holaxe behar ginduzke beti mundu hontako egunak;

 Saine ez lokar, tronpa ez gaitzan filusen ele legunak,

 Irriskutarik salba gaitzala, gu beti Ama-Birjinak.

 

 9

 

 Ondar bertsuan goraipatzen dut Aita Sallaberremborde

 Arima onen zuzen bidean gida gaitzan berri ere;

 Guretzat egin lan baliosen desira diot ohore

 Azken orenian zeru gainerat Jaunak hartu dezan bere.


inprimatu