inprimatu
Zuraideko erretor sartzea
Izenburua:
Zuraideko erretor sartzea
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
742.zk.
Orrialdea:
2

Zuraideko erretor sartzea

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Udazkenjan haize hegoak kasatzen uri ta hedoi:

 Kantuz artzeko etorria zaut sujet berri bat ene doi;

 Zuraide hortan erretor dela izendatua Aristoy;

 Atseginekin hemen guziek ikasi dugu berri hoi.

 

 2

 

 Senperetikan Ezpeletako bidean hor da Zuraide.

 Patar mendiskez ingurutuak zelai ederrak badire.

 Zombeit dembora badu zirela hoiek erretorik gabe.

 Apezpikuak egiten ditu apez charmant baten jabe.

 

 3

 

 Jaun apez hori Eskual-herrian aspaldi ezagutua;

 Bihotz barnetik jalitzen zaizko otoitza eta kantua;

 Horren entzuten bethi jendea egoiten da choratua;

 Pare gabeko boz eder batez Jainkoak du dohatua.

 

 4

 

 Zuraiden bethi izatu dira boz ederreko gizonak;

 Denbora batez haundia zuen horko zombeit hoien famak

 Gazte demboran nihaurrek ditut charamelatzen entzunak,

 Ez da dudarik badituztela gazte hojetan ordainak!

 

 5

 

 Mundu huntan luze bizitzia denek dugu esperantza;

 Goiz edo berant eskapurik ez, tenora eldu denentza:

 Guzien salbatzen laguntzeko egina baita apeza,

 Apez on horri idek laņoki atea eta bihotza.

 

 6

 

 Eliza hortan ekarriko du kantu eta bozkario.

 Holako boz baten entzutea plazer du eta balio.

 Inguru hautan kantariena Senperek orai artio.

 Zuraide horri gure Jainkoak bardina igortzen dio.

 

 7

 

 Desira hauche baita segura guziek iten duguna

 Luzaz agian atchik dezaten eldu zaioten artzaina;

 Zuraidar hoiek atsegin, bainan St-Bernarrekoek pena.

 Bethi norbeitek atchemaiten du bertziak galtzen duena.


inprimatu