inprimatu
Zorionerat
Izenburua:
Zorionerat
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1358.zk.
Orrialdea:
5

Zorionerat

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Pena haunditan jarriak gare oro emazte ta gizon

 Halare kantu hauk eman gabe ni ezin nitaike egon

 Nahiz aspaldi osagarriaz ainitz mendratua zagon

 Gure Jainkoak bere aldera deitu du apez Charriton.

 

 2

 

 Bertze hoinbertze apez bezala sortzez baitzen Hazpandarn

 Euskal-Herrian sortu zelakotz egon euskaldun zilarra

 Aldare hortan jartzen zelarik apez gizon bat ederra

 Fedea zuen bera bezala haundia eta azkarra.

 

 3

 

 Jaunaren deia aditurikan gazte gaztea oraino

 Hitz eman zion zerbitzatzea beti umil eta laņo

 Eman hitzari jarraikitzea hemen bizia zueno

 Hartu kargua garraiatu du kapable izatu deno.

 

 4

 

 Maule herrian kolejian zen eskol'emaiten aizana

 Nola estima horrek orduan gaztetan in duen lana

 Erakustaile garbia bezen baitzen errespetuduna

 Ainitzek horren- medioz dute segitu bide zuzena

 

 5

 

 Ikusiz zenbat haundia zagon apez horren talendua

 Bat behar eta apezpikuak hortan in zuen hautua

 Katedralean horri emanez alimaleko kargua

 Diosesako erretoretan hori zen lehen burua.

 

 6

 

 Katedralean jarri orduko lan haundieri zen lotu

 Obra haundiak eginez zuen eliza hori edertu

 Eskolak ere oraiko gisan ainitz ederki berritu

 Jenden bihotzak gisa berean gutiz geienak harrotu.

 

 7

 

 Jenden artean jaun horrek zuen laster bildu estimua

 Eliza-gizon paregabea ezin gehiago kartsua

 Bilorik gabe argi ta garbi beti horren predikua

 Denbora zoan ohartu gabe horri beha xoratua.

 

 8

 

 Jitea hola izanez zuen bisai aire bat xorrotxa

 Bizkitartean guziendako zen gizon solas errexa

 Zerbitzu-ile paregabea eskutan zuen bihotza

 Deneri berdin aise egiteh egin zezaken laguntza.

 

 9

 

 Denen gainetik maite zituen xaharrak eta eriak

 Horiendako beti izanez berak arte bereziak

 Deneri berdin aise egiten agurrak eta graziak

 Solas beroez bihotz-berrituz penetan ziren tristeak.

 

 10

 

 Gure artean gu zerbitzatzen egotu da hogoi urte

 Osagarria, ahala edo indarrak ttipitu arte

 Nahi gabeak, penak etorri etzuelarikan uste

 Guziak berak jasan baititu nehore mendratu gabe.

 

 11

 

 Izpiritu xorrotxa eta jakintsun haundi abila

 Besta eder ta xoragarriak muntatzen ez dakit nola

 Molde haundian denak zoatzin eskuz manatuz bezala

 Holako apez arraruaikin ezin zitaken bertzela.

 

 12

 

 Bizi guzia iragan duzu beti bertzen zerbitzuko

 Zerua duzu orai saritzat gozaturen sekulako

 Otoitz hau dautzut orainon ere nik egiten belauniko

 Jainko Jaunaren zorionean beti gutaz orroitzeko.


inprimatu