inprimatu
Zonbait gogoeta
Izenburua:
Zonbait gogoeta
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
Alea:
431.zk.
Orrialdea:
4

Zonbait gogoeta

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Gogoetan egonik hauche dut pentsatu,

 Berriz behar tudala eman zonbait kantu:

 Sujet berri bat baitzait egun bururatu:

 Neskatchak nahi nuzke oneski jorratu.

 

 2

 

 Zaharrentzat utzirik etche eta lana,

 Hirirat badoatzi nargatuz kanpaña.

 Ederki apainduak, iduri panpina,

 Gazterik egin nahiz gostuko fortuna.

 

 3

 

 Handizki pardaturik pinturaz bisaia,

 Laster beretzen dute hiriko usaia.

 Zaku tzar baten pare josirikan zaia,

 Belaunetarat heltzen zaiote doi-doia.

 

 4

 

 Petent eta erheztun, dena urheria,

 Arropa labur eta papo ageria.

 Ontasunen hedatzen dute balentria:

 Nago lanean duten hanbat larderia!

 

 5

 

 Guti janez dagonik badaite hoinbertze,

 Gantzarik ez biltzeko, nahiago gose;

 Zapataren takoina mehe eta luze;

 Kurritzen othe dira nahi bezain aise.

 

 6

 

 Iduzkia denean zoin gocho itzala!

 Hiriko iduzkiaz ez dute achola:

 Larruaren belzterat doatzi plaiala,

 Guzieri hedatuz onbrel ta paisola.

 

 7

 

 Batean bala eta bertzean zinema;

 Bi zangoak bezala burua arina.

 Buruko ilhez einik zaldien buztana,

 Bestan joan lezazkete gau eta eguna.

 

 8

 

 Espainak gorri eta bekain ondo beltza,

 Ederki apainduak urhetan dabiltza;

 Nor nahiri behatzen dutela ez pentsa:

 Handizki ezkontzea ein dute ametsa.

 

 9

 

 Gero ez izaiteko bihotzean dolu,

 Pertsu huntan nahi dut nik eman kontseilu

 Gaztetasuna ere pasten baita za1u,

 Hortakotz othoi ez har sobera urgulu.

 

 10

 

 Bazterrak alegera, aro eder deno:

 Negua ere jiten, uri eta lano:

 Bizia ukaiteko trankil eta sano,

 Kanpañan segurago hirietan baino.

 

 11

 

 Mendian nintzen eta deusik ez eiteko;

 Kantu hauk eman ditut denbora pasteko:

 Sobrachko erran badut zonbaiten gostuko,

 Agian ahal naute denek barkatuko.

 

 12

 

 Bekatu egin-eta nahi barkamendu;

 Urrikiz bethe denak merezi omen du:

 Pentsamendu gaichtoak guzieri heldu;

 Berriz huts egitetik behar gare zaindu.

 

 13

 

 Urrikiak berekin badu bihotz-mina.

 Laster ahantz-arazten ukan atsegina.

 Nahi balinbadugu salbatu arima,

 Jainkoaren legetan gaitezen goberna.

 

 14

 

 Bururatu pentsuak eman tut laburzki,

 Bertze hainitz holako baliteke naski;

 Salbamendua dugu izanen segurki,

 Begiratzen bagira egitetik gaizki.


inprimatu