inprimatu
Zelhaietik
Izenburua:
Zelhaietik
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
379.zk.
Orrialdea:
3

Zelhaietik

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Amodio ohore, borthuko aitatchi!

 Chapel kolpe bat; duzu gu ganik merezi;

 Nahiz gargo baduzun adinez nasaiki,

 Kantu berriak tutzu ezartzen charmanki

 

 2

 

 Aspaldian nindagon gogoetaturik,

 Ez bainuen kausitzen kazetan kanturik!

 Arrozoina ukan dut aitatchik emanik,

 Zertako kantariak zagozin ichilik.

 

 3

 

 Udako lan bortitzek guziak akitzen;

 Iduzki saminak du jendea frogatzen

 Berritz er' esperantza asia dut artzen.

 Poliki asia da dembora freskatzen.

 

 4

 

 Aitortu bekatuak nahi barkatzia;

 Laster atchemana da gezur errailia!

 Atzo igorri naute manuzko berria.

 «Grevan» jarri direla ez dela egia...

 

 5

 

 Izana gatik gazte ala bardin zahar,

 Ahalz elgar dugu sustengatu behar;

 Eskuara egon dadin sano eta azkar,

 Bakotchak bere doia du ekarri behar.

 

 6

 

 Elgarretarik urrun bizi ga munduan:

 Ni zelaian naiz eta zu gora borthuan;

 Goraintzi bat derautzut chede hau gogoan:

 Elgar ezagutzea agian zeruan...


inprimatu