inprimatu
Zahartu-ta defautak
Izenburua:
Zahartu-ta defautak
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
702.zk.
Orrialdea:
4

Zahartu-ta defautak

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 - Nik hartu nuen andrea

 Etchek'alaba gaztea,

 Pollita eta tendrea.

 Ikus orduko gustatu zaitan haren arpegi eztia.

 Meharra eta luchia,

 Kolore churi-gorria

 Hola zen ene nahia!

 

 2

 

 Aski denbora har-eta,

 Gizon-gaia nuen hauta

 Hainitz mutiko charmanta

 Konpainietan estimatua, baitzakien eleketa,

 Horrek ere zuen alta

 Bertzek bezala defauta:

 Soberachko zen ausarta!

 

 3

 

 Etche onean sartua,

 Nausi berri muntatua,

 Hainitz nintzen gastatua:

 Denbora hartan andrea nuen plachenta eta gochua.

 Han egin nuen pentsua

 Zuzen, zen bezalakua,

 Gostura bizitzekua!

 

 4

 - Gazte ta ezkont-berrian,

 Hor bizi ginen lorian,

 Gaitzeko batasunean.

 Idera onak zituen segur ene senharrak mihian,

 Zer nahi egin nahian

 Debora pasatzen zian

 Guti akituz lanian.

 

 5

 

 - Hartu nuen andre fina

 Orai ez dago berdina,

 Nahiz den bethi kalina.

 Zortzi haurbidez seme-alabez, badu famila egina.

 Tacha hauche ere jina:

 Mokokaria, lehena:

 Bethi behar arrozoina.

 

 6

 

 - Usaia tcharrak harturik,

 Senharrak ez du gosturik

 Ostatu hoitako baizik,

 Egun osoak pasatzen ditu goizean kantaz hasirik

 Sosak ola chahuturik,

 Lana bertzentzat utzirik,

 Horrek ez du acholarik.

 

 7

 

 Pisutua dut andria,

 Bildu baitu haragia,

 Tripa eta ipurdia!

 Horrek enekin ez du pasatu deusetarik miseria

 Lepo-bizkarra lodia,

 Ederra da arpegia,

 Aise lehengo doblia...

 

 8

 

 - Zahartua dut senharra:

 Bisai-larrua zimurra,

 Ez lehen bezain ederra!

 Galtz-ipurdia belaunetan du, gerritik kanpo atorra,

 Gormanta bezain alferra,

 Maiz busti nahi zintzurra,

 Artetan heldu mochkorra!

 

 9

 

 - Itzal horiek guziak,

 Ekarri dauzku biziak,

 Adinarekin utziak:

 Bainan andreak ez ditu galdu bere dohain bereziak

 Ez begi urdin biziak,

 Ez esku-abileziak,

 Ez biholzeko graziak!

 - Ene senharra ez da, ez,

 Choilki betea defautez;

 Dohatua da bertutez.

 Nola ez-mirets zer arta duen bere etcheko guziez!

 Trufan ari zait ezpainez,

 Omor oneko izanez

 Bihotza du urhe finez.


inprimatu