inprimatu
Zaharra gogoeta
Izenburua:
Zaharra gogoeta
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
584.zk.
Orrialdea:
3

Zaharra gogoeta

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Jada aspaldi huntan mundura naiz jina;

 Dembora johan eta etorri adina;

 Ardura gogoan dut lehengo errana:

 Ez dela ez zahartzen oi nahi duena;

 Halere partitziak emaiten daut pena!

 

 2

 

 Bethi gustatu bainau munduko biziak,

 Hortakotz pen'emaiten hemendik joaitiak

 Nahiz egiten tuzten maiz moda berriak,

 Halere denak gaten hunat etorriak;

 Hori ez du chaindatu jenden jikutriak!

 

 3

 

 Esplikatu nahi tut en'oroitzapenak:

 Zertsu izatu diren munduko egunak;

 Nik ere izan ditut tcharrekilan onak;

 Alegera pasatu gutiz gehienak,

 Bethi lagundu bainau gure Jainko Jaunak...

 

 4

 

 Aitak lana baitzautan eman oi dotetza,

 Lanarekin gizona bizitzen duk ontsa:

 Hire bizia hemen oi dadien luza;

 Gobernatu behar duk bethi gizon gisa;

 Ardura galdeginez zeruko laguntza...

 

 5

 

 Aitaren kontseiluak baititut segitu;

 Ene bizian ez naiz gaizki ateratu;

 Bethi omore onak denetan segitu;

 Behar orduan egin besta eta kantu;

 Odol tchar egiteak deus onik ez baitu...

 

 6

 

 Odola bero baita delarikan gazte,

 Libertitzia nuen nik orduan maite.

 Josteta horietan gostuz artzen parte;

 Maite nuen pilota, dantza eta bertze;

 Adin eder hortan da jauzi iten aise...

 

 7

 

 Gazterik jarri nintzen ni ere familan;

 Ongi eiteko ez da goizegi sekulan

 Plazerra frango ukan andre-haurrekilan;

 Ohorezki hazteko arizan batailan;

 Oneski bizitzeak emaiten baitu lan.

 

 8

 

 Jende urusa baita kontent bizi dena,

 Denetan ibili dut nik omore ona;

 Familia hazteko egin behar lana;

 Hori da ethorkia munduan duguna;

 Bethi ongi bizi duk zuhur bizi dena...

 

 9

 

 Demboran izatua azkar eta zalu,

 Pentsu hori ardura gogora zait eldu;

 Galdu indarrak berritz albanetza bildu...

 Ni erosdun nindeike nai tuenak saldu:

 Bethiko kantua da: ez duenak balu...

 

 10

 

 Mundu huntan jendea adinak moldatzen;

 Laneko kalipua emeki da galtzen:

 Bista laburtu eta deus guti dut aitzen;

 Menbroak gohortuak errestan kurritzen;

 Hortarat ditakela ez da iduritzen...

 

 11

 

 Aspaldi sorturikan nago zahartua;

 Laster utzi beharko bertzentzat mundua

 Zer izanen ote da ne jujamendua?

 Bethikotzat sana ala gaztigua?

 Hemen errechki baita iten bekatua!

 

 12

 

 Indarrak galdu eta flako dut bihotza;

 Laster eman beharko ene azken hatsa.

 Adichkide maiteak, orduan enetza

 Jainkoari zazue bai egin othoitza:

 Zeruan eman dezan bethiko egoitza!


inprimatu