inprimatu
Zahar-gazteen auzia
Izenburua:
Zahar-gazteen auzia
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
773.zk.
Orrialdea:
4

Zahar-gazteen auzia

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Zahar gazten artean hau ezin bertzia!

 Ainitz neke elgarren konprenitzia.

 Zaharrek ezin onets modak chandatzia;

 Usaia chaharreri ainitz atchikia!

 Zaharren nahia

 Nausi egoitia,

 Denen manatzia;

 Neke oroitzia

 Ez dela bethiko hemengo bizia!

 

 2

 

 Ainitz jakintsun dira oraiko gaztiak,

 Eskola hoietan ainitz ikasiak;

 Kurri ere baitira urrun ibiliak,

 Chaindatu nahi tuzte etcheko moldiak:

 Apailu berriak,

 Laneko aisiak;

 Eta etorkiak

 Nai tuzte obiak:

 Deusik ez du balio nekez artziak!

 

 3

 

 Lehen ere jendia etzen ez zozua,

 Ez izanike hambat eskolatua.

 Zuhurkian bizitzen zela usatua,

 Etzen orai bezala nasaiki dirua:

 Zeren zahartua,

 Ez du gostukoa

 Gaztien modua;

 Holako gostua!

 Bortchaz barreatzen da nekez bildua.

 

 4

 

 Gaztiek beren gisan nahi arrozoina:

 Chaindatu behar da laneko fazoina.

 Abantsu haundikoa da oraiko tresna;

 Zernahiko lan mota airos baderama.

 Lehen luze zena

 Orai laster ina,

 Charmanteko lana,

 Bere ta bertzena:

 Bethi alegera da aise ai dena!

 

 5

 

 Indarka iten ziren lehen lan geienak;

 Errekesta bazuen azkarra zenak.

 Horren gatik baitziren ainitz molde dunak;

 Obra ederrak dira leheno eginak.

 Zahar arrazoinak:

 Azkartzeko zainak,

 Behar tik gizonak

 Indarrezko lanak:

 Ardura malin dituk alfer daudenak!

 

 6

 

 Zahar hoien kostumak orai gazten dako,

 Ez dira geiau bali hoien gostuko:

 Lehen usaia zuten trankilki artzeko,

 Behar dembora artuz lan guzietako.

 Orai denetako,

 Ez dakit zertako,

 Ai behar fitesko

 Bardin kurritzeko,

 Hale bethi errestan arribatzeko!

 

 7

 

 Ardura ikusten da etchetan hauzia,

 Ez nahiz konprenitu batek bertzia:

 Nok duen arrozoina neke jujatzia;

 Bainan denen kaltetan hola tematzia!

 Zoin den tristezia,

 Pena egin garria,

 Ta malur haundia,

 Horren ikustia!

 Denenzat obe laite elgar aitzia!

 

 8

 

 Aita-ama horiek buraso on gisa

 Garbi eta lagnoki haurreri mintza.

 Nola uda-berrian eder den maiatza,

 Familian gaztia baitago ber gauza.

 Etcheko laguntza

 Eta esperantza

 Gaztetan denentza...

 Huni ere pentsa:

 Demborak bere du bethi azken hitza!

 

 9

 

 Hamar manamendutan Jainkoak eginak;

 Hauche erakusten dauku laugarrenak:

 Errespeta detzagun gure aita amak,

 Hoier esker baikira mundu hunta jinak:

 Oinon gazze denak,

 Nahiz jakintsnuak

 Onets ele onak,

 Buraso hoienak:

 Indar haundia du denen batasunak!

 

 10

 

 Lehenage jendia bortitzago zela,

 Disputaketariak ziren horrela.

 Orai aldiz gaztia maiz kurri dabila;

 Bate akitu gabe, badu otomobila:

 Lehenago hala,

 Orai berritz hola;

 Ez dai.te bertzela!

 Ezin disimula

 Gerore bethi zerbeit izanen dela!


inprimatu