inprimatu
Xalbador
Izenburua:
Xalbador
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1372.zk.
Orrialdea:
5

Xalbador

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Hemeretzi ehun hiru hogoi ta hamaseieko azila

 Berri triste bat zabaldu zaiku ortzi ximizta bezala

 Denek hoinbertze maite ginuen Xalbador jauna hil dela

 Berri latz horrek deneri dauku hunki bihotzaren zola.

 

 2

 

 Heriotzeak garraitu zaitu orainon gizon gordina

 Jainkoak beretza hautaturik bildu zaitu bere gana

 Bizi guzian Jesusi duzu atxiki anaitasuna,

 Hemen iragan duen bizian zu bezala zen artzaina.

 

 3

 

 Mundu huntako bizia labur eta hiltzea segura.

 Lege horri eskapatzen denik ez da etortzen mundura

 Jesus maiteak guretzat hilez ekarri dauku mentura

 Jainko legean ongi jarraikiz denak heltzeko zerura.

 

 4

 

 Hoinbertze jende zahartu gabe joaiten baita mundutik

 Zaharrak oro beren aldian partitu behar hargatik

 Ainitz ahaide ta adixkide inguru izanak gatik

 Nork berak hale plaie hortan partitu behar bakarrik,

 

 5

 

 Gazte gazterik ukana zuen horrek dohain berezia

 Beti hobeki moldatu nahi haundi ere gutizia

 Noie estima Euskal-herrian horrek in duen ongia

 Gure Jainkoak eman dezola merezi duen saria.

 

 6

 

 Euskal-Herriak horrentzat zuen estimu ta laudorio

 Hori pertsutan ai zen lekuan haundi baitzen bozkario

 Geroan ere Xalbadorrentza atxik dezan amodio

 Bere biziaz liburuņo bat ondorioz uzten dio.

 

 7

 

 Ainitz berna sartuak zituen fede eta sinestia

 Pertsutan ari zelarik malte Jainkoaren laudatzia

 Zeru gain hortan Jaunari zazu guretzat galda grazia

 Pertsulariak sor araz ditzan ordaintzat bat edo bia.

 

 8

 

 Hogoita zortzi apez aldarean hoinbertze lili ta lore

 Zenatur, deputatu, auzapez, ezin koka-hala jende

 Uste gabeko partitze horrek denak uzten gaitu triste

 Mattinen gisa nik ere dautzut erran nahi ikus arte.


inprimatu